02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 200 lagunetik gora Bika Egunean, Muskizen
29.01.2024

200 lagunetik gora Bika Egunean, Muskizen

Atzo -domeka- I. bikaritzako Bika Eguna ospatu zan Somorrostro ikastegian. Berrehun gaztetxo inguru eta euren begirale eta laguntzaileak batu ziran jardueran. "Alkarri fedearen poztasuna emoteko" batzen jarraitu daiela esan eutsen On Joseba Segura gotzainaren bisita jaso eben. 

I. bikaritzako pastoral barruti guztietako aisialdiko eta eskauteko taldeak batu ziran Bika Egunean, Muskizen, Somorrostro ikastegian, Sergio Buiza lurralde bikarioa, Eukaristian buru izan zana, bertan zala. 

Bika Eguna, Muskizen
Bika Eguna, Muskizen
Bika Eguna, Muskizen

“Bagara: Guztiok Jesusen lagun”, goiburuaren haritik, goizez jolasa egin eben taldeka, hainbat lagunen lekukotasunaren bidez Jesus nor dan ikusi ebelarik. Jesusek euren bizizan zer esan gura dauan azaldu eben: “Jesusek lagundu egiten deust, lagun egin, adore emon, bizia emon…”.

Bika Eguna, Muskizen
Gotzaina be izan zan gazteen topaketan
Bika Eguna, Muskizen

Gainera, euren esanetan, “Jesusek eskatzen deuskunaz jabetu gara, hau da, Berak egin eban lez, edozein arrazoirengaitik -bullynga, tratu txarrak, indarkeria, gerrak…- sufritzen ari diranengana zuzendu daitela batez be gure begirada eta arreta”.

Bika Eguna, Muskizen
Bika Eguna, Muskizen
Bika Eguna, Muskizen

Konpromisoa

Eukaristian, Jesusen antzera bizitzeko konpromisoa oroitzeko eskumuturrekoa jaso eben. Bakotxak eroan ebana batera jarri eta bazkaldu ondoren, jaia izan zan: “dantzatzeko, barre egiteko eta, batez be, alkarregaz egotearen poza sentitzeko unea izan zan. Agurtzean, datorren urtean errepikatzeko nahia adierazo eben guztiek”. 

Bika Eguna, Muskizen
Bika Eguna, Muskizen