09-05-2024 Jueves, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Zertan darabil dirua Bilboko Eleizbarrutiak?
03.11.2023

Zertan darabil dirua Bilboko Eleizbarrutiak?

Ohikoa danez, Bilboko Eleizbarrutiak, Eleizbarrutiaren Egunaren bezperetan, 2022ko ekitaldiko oroitza-txostena aurkeztu dau. Azaroaren 12an ospatuko dan jardunaldia pozezko eta autorpenezko mezuaz dator: "Agradecidos por nuestra fe - Fedez eta pozez". Bilboko gotzainak, dagoeneko Bizkaiko alkarteetara bialdu dan informazinoaren aurkezpenean, dei egiten dau, "beren-beregi fededun lez" aurkeztu daigun geure burua, jarrera "apal eta adeitsuaz", "fede erlijioso bera" dabenen aurrean.

Azaroaren 12an ospatuko dan Eleizbarrutiaren Eguna dala-eta, Eleizbarrutiak 2022ko ekitaldiko jardueraren oroitza-txostena argitaratu dau. Pastoral eta ekonomia arloko jardueraren datuei buruzko laburpen horretan, Bizkaiko Eleizaren ekintza nagusienetako hainbat jasoten da.

Datu interesgarriak

Ospakizun, heziketa, ebanjelizazino, kultura, pastoralgintza, karidade-laguntza arloko barriak jasoten ditu agerkariak. Laburpena da, izan be Eleizbarrtiaren eremua, bertan jasoten dana baino zabalagoa. Besteak beste, karidade eta gizarte arretarako 200 zentro ingurutan, 88.500 lagun baino gehiago artatu dala nabarmentzen da.

Eleizbarrutiaren inguruko orrialdeotan, beste dagu ugari jaso da, esate baterako: 1.500 katekista baino gehiago dago, 2.500 haurrek egin dau lehenengo jaunartzea, 239 dira Eleizbarrutiko abadeak. 

Otxarkoaga ikastegia, integrazinoaren eredu

Datorren urtean 60. urteurrena ospatuko dauan eta Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean daoan Otxarkoaga ikastegiak abegia eta integrazinoa eskaintzen ditu.

Otxarkoaga Ikastetxea, gizarte eta heziketa barrikuntzaren eredu da, ahuleziazko egoeran dagozan gazteak gizartean txertatzeko aukera emoten dau heziketaren eta lanaren bidez. Azken kurtsoan, ikasketak Otxarkoagan egin dabezan 250 neska-mutilek, hain zuzen be gizarte bazterketa jasateko arriskua daben etorkinek, heziketa prozesuan jarraitu eta bazterkerian jausteko arriskua saihestu dabe. Era berean, ikastegian bakarrik etorri diran atzerriko 150 adin txikikori be harrera egin deutse, lehenengo harrerarako egitarauaren bidez heziketa sisteman txertatuz.

Urratsak ardurakidetasunerantz

Pastoralgintzarako, ezinbestekoa da ekonomia-batzordeen edo parrokietan gai honetaz arduratzen diran pertsonen egitekoa. Jasangarritasunerako Bilboko Eleizbarrutiko batzordeak, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala, esker ona adierazoteaz batera. “batzuetan eskergabea dan baina, era berean, ezinbestekoa dan egiteko” honen garrantzia azpimarratu dau.

Jasangarritasunerako batzordea
Jasangarritasunerako batzordeak batzarra egin eban atzo

Eleizbarrutiko ekonomia saileko arduradun dan Jose MIguel Erdozain gerenteak azaldu dauanez, Eleizbarrutiko pastoralgintzara 33.390.515 euro zuzentzen dira eta diru-kopuru horren zatirik handiena gizarte-karidade jardueran erabilten da (%47 Misinoak, Caritas eta Esku Elkartuak). Funts horreen %46, berariazko sarreren, fededunen ekarpenen edo dohaintzen bidez etorri da. Ondarearen errendimenduak ekarri dau sarreren %27. Aitatu danez, “finantza-sarreren gitxitzea izan da eta alokairu bidezko sarreren gehikuntzagaz orekatu da”, bultzatu gura dan joeraren bidez: eraikinen errentagarritasuna lortu gizarte alokairuen bidez. Ekonomoaren esanetan, “Eleizbarrutiaren 100 eraikin baino gehiago dago gizarte alokairuan”.

Parrokietan garatu izan da pastoralgintzaren %32a