07-05-2024 Martes, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Bizkaiko hotsak” organo-jaialdia gaur, Markina-Xemeinen
04.11.2023

“Bizkaiko hotsak” organo-jaialdia gaur, Markina-Xemeinen

Loreto Aramendi eta 'Sottovoce' laukotearen kontzertua ospatuko da gaur arratsaldez 19:30tan Markina-Xemeingo Andra Mari eleizako organoaren laguntzagaz. Haendelen organo eta hari-instrumentuetarako kontzertuez gainera, Bruhns, Tanaka eta Francken lanak eskainiko dabez besteak beste.

Pantailan ikusi ahal izango dan emonaldi hau “Bizkaiko hotsak” organo-jaialdiaren XVIII. ekitaldiaren barruan ospatuko dau, Markina-Xemeingo Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzagaz. Sarrera doan leku guztiak bete arte.

Aramendi Donostiako Koruko Andra Mari Basilikoko ‘Cavaillé Coll’ organoaren (1863) organista titularra da eta kontzertu-emoile internazionala. Kontzertu ugari eskaini dau nazinoarteko jaialdietan, EEBBetan, Japonian, Argentinan, Kanadan eta Errusian zein Europako herrialde gehienetan, munduko lekurik ospetsuenetakoan, besteak beste, Tokyoko City Hall operan, Madrileko entzunareto nazionalean (Bach-Vermut), Pariseko Notre Dame katedralean, Reykjavikeko Hallgrimskikjan, New Yorkeko Saint Patricks katedralean, Moskuko katedralean, Wetminsterreko katedralean edo Norvegiako Stavanger entzunaretoan.

Bere aldetik, ‘Sottovoce’ laukotea 2005ean sortu zan eta moldakortasun handiko taldea da, bai taldeen eraketan eta bai eskaintzen dituan errepertorioetan be. Euskadiko eta Espainiako entzunareto nagusienetan jardun izan dabe.