12-09-2025 Viernes, XXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 2024-2025, kurtso gogoangarria
01.08.2025

2024-2025, kurtso gogoangarria

Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena nabarmendu dauan 2024-2025 kurtsoa amaitu barri da. Oroitzapenen eta alkartzeen kurtsoa izan da eta, aldi berean, begiak etorkizunean jarri doguz. Datorren azaroaen 9an emonjo jake amaiera urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldiei On Joseba Segura gotzaina buru dala Santiago ktedralean 19:00etan ospatuko dan Eukaristiagaz. Web honen bidez zuzenean jarraitu ahal izango da. 

Ekitaldi guztien artean, bi nabarmendu dira: joan dan maiatzaren 17an BEC erakustazokan 3.000 lagun baino gehiago batu ebazan Eleizea Plazara azoka eta ekainaren 25etik uztailaren 13ra 19 etapatan Bizkaia zeharkatu dauan BizkaiBira ibilaldi-erromesaldia.

“Alkarren Barri / Comunicación” aldizkariak tarte zabalak eskaini deutsaz urteurren honi kurtsoan argitaratutako bederatzi aleetan. Hona hemen bilduma.


Los caminantes a su llegada ayer a Bakio