Emauseko ikasleen esperientzia barrituz, erretiroko partaideek adiskideen etxean zehar ibili ziran,, gela bakotxean Eukaristiaren atalen senean sakonduz.

Etxeko sarreran, atondoan, alkar agurtu eta laguna bisitatzera zelan heldu zan bakotxa hausnartu eben. Bisita egitea eta atea zeharkatzea erabaki ondoren, etxeko egongelan batu ziran, hau da, Hitza entzuteko eta gure bizitzan zelan argi egiten dauan eta bihotza zelan berotzen dauan batera jarteko lekuan. Egongelan, bakarka otoitz egiteko eta bizi izandakoa batera jarteko aukera izan zan.


Eta “Hitzaren mahaiaren” ostean, “Eukaristiaren mahaiaren” unea iritsi zan, eta ogi eta ardaoaz gaineta, partaideek euren kezkak, bilaketak, pozak, e.a., aurkeztu ebezan bertan.


Eta Emauseko ikasleek lez, Jesus ogia zaitzean ezagutu ondoren, gertatutakoa kontatu eben barriro. Gero erretiroan parte hartu ebenen bialketa egin zan eta barriro zeharkatu eben atea, oraingoan, erretiroan bizi izandako guztia kontatzera eta kutsatzera atarateko.










