03-05-2024 Felipe y Santiago, apóstoles
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 500 lagunek parte hartuko dabe bihar Migrazinoetarako Pastoraltzak antolatutako ekitaldian
24.06.2023

500 lagunek parte hartuko dabe bihar Migrazinoetarako Pastoraltzak antolatutako ekitaldian

Aurreko urteetan lez, ekainaren azken domekaz ospatuko dau Migrazinoetako Pastoraltzak eleizbarruti arteko topaketa. Ondorengo Eleizbarrutietako ordezkariak batuko dira: Donostia-San Sebastian, Kalagurri-La Calzada eta Logroño, Vitoria-Gasteiz, Iruña-Tutera eta Bilbao. Marije Calvo Migrazinoetarako Eleizbarrutiko saileko arduradunak azaldu dauanez, "Eleizbarruti ahizten arteko senidetasuna eta Eleiza osatzen dogun guztion arteko batasuna sustatzea da topaketa honeen helburu nagusia".

Kurtso honetan, Urkiolako Santutegian izango da ekitaldia bihar, ekainak 25 -domeka-. Jai-giroko ekitaldia izango da eta eguerdiko 12:00etan egingo dan harreraren ostean, Eukaristia eta senide bazkaria ospatuko dira eta musikaz gozatzeko aukera be izango da.

Alex Alonso lurraldeko bikarioa izango da buru Eukaristian, eta bertaratu daitezan inguruetako kultur alkarte desbardinetako abadeek emongo dabe alkar-meza.

Askotariko kulturetako 500 lagun inguru batuko dala aurreikusten dabe. Bilboko Eleizbarrutiko hiru kultur alkarte izango dira bertan: latinoamerikar, afrikar eta txinatar alkarteak eta, eurekaz batera, partaide diran Pastoral Barrutietako (PB) alkarteetako kideak.

… desbardinari harrera bihotzez egiten jakonean, bere izaerari eusteko aukera eta, aldi berean, garapen barrirako aukera emoten jako… Ezinbestekoa da pazientziaz eta konfiantzaz betetako hartu-emona, norbanakoek, sendiek eta alkarteek euren kulturaren balioak helarazo eta besteen esperientziaren alderdi onak onartu daiezan” (FT 134)