21-05-2025 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 75. urteurreneko erakusketa ibiltaria, Barakaldon
21.05.2025

75. urteurreneko erakusketa ibiltaria, Barakaldon

"Oroitu, bizi, amets egin" erakusketak Bilboko eleizbarrutiaren 75 urteko historiako gertaera gogoangarriak jasoten ditu. Maiatzaren amaierara arte egongo da ikusgai Barakaldoko San Bizente  Martiria parrokian, ordutegi honetan: 12:00etatik 13:30etara eta 18:00etatik 19:30etara. Zapatuz, BECen "Eleizea plazara" azokan izan zan erakusketak bederatzi panelen bidez egiten dau 75urteotako historiaren errepasoa. Hamargarren panel bat be badau, zuria, "Etorkizunari begira" izenguruagaz, gura dauanak bere ametsak idatzi daizan. Ekainaren 1ean, erakusketa Barakaldotik Bermeora eroango dabe, frantziskotarren etxera.

Barakaldon ikusgai dagozan paneletan agertzen dan QRaren bidez eleizbarrutiaren historiaren inguruko multimedia lagungarrietara jo daiteke, hain zuzen be, 75. urteurrenari eskainitako webguneko denporaren lerrora.

Erakusketa hau “Goazen!” kurtso hasierako ekitaldian aurkeztu zan joan dan irailean. Harrezkero, eleizbarrutiko hainbat lekutan izan da. 

Erakusketa Barakaldoko San Bizente parrokian
Panelak Barakaldon
Erakusketa Barakaldoko San Bizente parrokian

La expo del aniversario ya está instalada en San Vicente