Markinan ikusgai diran panelek eleizbarrutiaren historiaren inguruan prestatutako multimedia lagungarrietara garoezan QR kodeak dabez. Dalako eduki hori denporaren lerroaren bidez be ezagutu daiteke 75. urteurreneko webgunean.
22.07.2025
75. urteurreneko erakusketa, Markinan
Hilabeteotan eleizbarrutia zeharkatzen diharduan "Gogoratu, bizi, amestu" erakusketa Markinara heldu zan atzo. Erakusketa honek eleizbarrutiaren 75 urteko historiako une gogoangarriak jasoten ditu. Bederatzi paneletan, hirurogeta hamabost urteko historia kontatzen da eta hamargarren panela, "Etorkizunari begira", zuriz dago eta ikusleei euren ametsak idatzi eta batera jarteko aukera emoten deutse.
Hemen argitaratuta: 75. urteurrena, Lehenengo Orrialdea, Pastoral ekintza
Honan etiketatuta: Erakusketa