26-09-2025 Viernes, XXV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 75. urteurrena 5 800 lagun inguruk izena emon dau Elorrion kurtsoari hasiera emoteko
26.09.2025

800 lagun inguruk izena emon dau Elorrion kurtsoari hasiera emoteko

Bilboko eleizbarrutiak bihar emongo deutso hasiera 2025-2026 pastoral kurtsoari Elorrion ospatuko dan ekitaldian. Berriotxoako San Balendinen jaioterriak egingo da "Goazen 2025", Itxaropenaren Jubileuaren eta eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenaren testuingurua,n fedea, historia eta ondarea batuko dituan ekitaldia. 800 lagun inguruk izena emon dau goizeko 10:00etan bost lekutatik atarako dan erromesaldiagaz hasiko dan jardueran.

800 lagun inguru batuta ospatuko dan kurtso hasierako ekitaldiaren une gorena, On Joseba Segura buru dala egun honetarako Jubileu tenplu izendatu daben Sortzez Garbia basilikan ospatuko dan Eukaristia izango da. Aurretik, partaideak erromes joango dira herriko bost lekutatik basilikaraino.


Bost ibilbide Elorrio ezagutzeko

Goizeko hamarretan, partaideei harrera egiteaz batera otoizaldia izango da. Ondoren, bost ibilbide burutuko dira eromesaldian, herriko lekurik esanguratsuenetatik igaroz: monja domingotarren monasterioa, Argiñetako nekropolia, Etxebarriako San Agustin eleiza, San Antonio Abadea ermita eta Maria Bitarteko eleizbarrutiko ikastetxea (EBI). Banako autortzen ostean, 12:00etatik aurrera, meza nagusia ospatuko da basilikan.

Hitzordu irekia

Autobusak ipini dabez bikaritzetan. Izena emon dauanak 20 euro ordaindu behar ditu -garraioa, gosaria eta luntxha- edo 15 euro autobusean ez badoa.

Antolatzaileek ekitaldia inklusiboa dala nabarmendu dabe eta ez dala fededun katolikoentzat bakarrik, ondarearen, historiaren inguruan jakin-mina izan edo esperientzia kultural eta espiritual berezia bizi gura dabenak be partaide izan daitekezalako. Ekimena ezagutzera emoteko airetiko ikuspegien bideoa argitaratu da. 

https://www.youtube.com/watch?v=aerdt2mRJu8

Domekaz, parrokietan

Elorrioko ekitaldiak jarraipena izango dau domekaz eleizbarrutiko parrokia eta lurralde guztietan, eleizkizunetan. Egun horretan batu daiten dirua Caritas Bizkaia erakundearen eta parrokien esku itziko da, alkartasun eta misino alderdia sendotuz.