31-12-2025 Miércoles, semana - navidad
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Aba Taanoren alkartasunezko musika beste behin Bilbon
30.12.2025

Aba Taanoren alkartasunezko musika beste behin Bilbon

Datorren barikuz, urtarrilak 2, "Musika bizitzak salbatzeko" egitasmoaren aldeko alkartasunezko kontzertua ospatuko da Indautxuko Karmengo Ama eleizako areto nagusian, Aba Taano taldea protagonista dala. Sarrerak (15 euro) txartel-leihatilan erosi daitekez kontzertua hasi baino ordubete aurretik edo hemen..

Aba Taano (Los 5, en su lengua materna, el luganda), llega de nuevo desde Uganda a Bizkaia con sus conciertos solidarios en favor de «Música para salvar vidas».

https://bizkeliza.org/noticia/aba-taano-actuara-en-begona-y-galdakao/

Afrikako gospela

Aba Taano 2008an Ugandako Kampalako Kireka auzo pobrean sortutako boskoteak afrikar gospela interpretatzen dau. Honeek dira taldekideak: Nabbaale Harriet, Kimeze Joshua, Kiyemba Rogers, Mayanja Louis eta Ssenteza Derrick. Bost ahots ezti dira, lau mutil eta neska bat, umore, alaitasun eta bizitasunez betetakoak. Hegoafrikar gospela, panafrikar gospela, kantu etnikoa eta popa tartekatzen dabez.

Bizitzak eraldatzen

El Espinar herrian (Segovia) egoitza dauan “Música para salvar vidas” gobernuz kanpoko erakundeak urteak daroaz Ugandan proiektu berezia garatzen, abusuaren, abandonuaren eta muturreko pobreziaren biktima diran ume eta gazteen berreraikuntza pertsonalean zentrauta.

Kirekan etxe nagusi bat dau, Kampalaren kanpokaldean, eta Gobernuz Kanpoko Erakundeak 60 persona baino gehiagori laguntzen deutse, gehienak adinbakoak, prestakuntza akademikoan — lehen hezkuntzatik goi mailako ikasketetara — eta laneratzean. Lehen onuradunetako batzuk erizain, laborategiko teknikari, kazetari, chef edo informatikari gisa ari dira lanean, eta bizimodu independentea dabe.

Alderdi artistikoa eragile ekonomiko eta autoestimuzkoa da: ekimenetik hainbat talde sortu dira, holan Aba Taano, nazinoarteko 11 sari irabazi dauzan boskote gospela, edo Af Ndanza, dantza garaikidean eta gorputz-adierazpenean espezializaua. Diziplina horreek profesinonalizatzeko, erakundeak arte eszenikoen zentro bat sortu dau Kyaliwajalan. 

79 bazkidek eta aitabitxi- amabitxiek finantzatzen dabe, baita kontzertuetan eta ikuskizunetan lortutako irabaziek be. Erronkak erronka — ustelkeria handiko testuinguru nazinonala, enplegu eskasia eta babes sozial eza —, proiektuak diru funtsak Ugandatik ataratearen alde egiten dau.

2025eko oroitza-txostena: hemen

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Musika