Pastoral ekiturterako kartela oinarritzat hartuta, lau alderdiei dagokiezan -iragarri, ospatu, alkartea eta zerbitzua- lau pieza dituan puzzlea osotzea proposatzen da. Lau astez, eremu horreetan eredu edo lekuko diran pertsona edo errealitateak zehaztu gura dira.
Datozan lau domeketan, ingurura begiratu eta “eredu edo izan” diran pertsona edo eremuak antzematea da kontua, hau da, “zerbitzu, alkarte, ospakizun edo iragarpenean” eredugarri diran istorioei izena jartea.