Astea deitzen dan arren, hiru aste luzatuko da jaialdia, hain zuzen be, otsailaren 13ra arte.Otsailaren 4an ez da kontzerturik izango eta, bestela, egunero, astelehenetik barikura, lau taldek abestuko dabe, arratsaldeko zortzietatik aurrera eta sarrera doan dala.
Basilika, ardatz
Eszenatokia izateaz gainera, Begoñako basilika jaialdiaren eragile eta ikur bihurtu da. Basilikatik urtez urte eskeinitako abegi eta laguntzari esker, asko hazi da ekitaldia, izan be, 1974an, Ondarreta koralak bultzatuta, martxan jarri zanean, hogei emonaldi inguru izan ziran eta gaur egun 15 kontzertu izaten dira, 51 abesbatza, eta 33 udalerritako 1.581 abeslari.
Abesbatzentzat eta jentearentzat, basilikan abesbatzen musika kantatzea edo entzutea esperientzia artistikoa da eta, horrezaz gainera, emozionala. Tenpluaren akustikari, giro historikoari, bilbotar nortasunean dauan sustraitzeari esker, kontzertu bakotxa bakarra eta bikaina da eta horregaitik ezinbesteko hitzordu bihurtu da Bizkaian eta Euskal Herrian.
Tradizinoa
Ahots zuriak, mistoak eta baxuak batzen dira abesbatzen jaialdian. Eta aldi askotako musika entzun daiteke: XVI. gizaldikoa edo gaur egungoa -Guridi, Sorozabal eta Juan Krisostomo Arriaga-, edo Oskorri eta Itoiz lako talde garaikideen moldaketak.
Ohikoa danez, kontzertu bakotxaren amaieran, “Begoñako Amaren ereserkia” abesten dabe danek batera, Begoñako Andra Mariari omenaldiaa eginez.







