01-12-2025 Lunes, I semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Abesbatzen Gabonetako kontzertuak Bilboko eleizetan
01.12.2025

Abesbatzen Gabonetako kontzertuak Bilboko eleizetan

Datorren astelehenez, abenduak 1, abesbatzek Gabonetan Bilbon, auzoz auzo eskaintzen dabezan kontzertuetako bat ospatuko da. Abenduaren 1etik 28ra, bertoko abesbatzek 18 kontzertu eskainiko dabez Bilboko zenbait eleizatan. Egitaraua osorik honako honegaz batera agertzen dan kartelean. Udalak antolatzen ditu kontzertuok, Bilboko eleizbarrutiagaz batera, KULTUR GABONAK egitarauaren barruan. Gegiago jakiteko eta egitaraua osorik: hemen.

Abenduan, hainbat abesbatzak gabon-kantak eta hemengo eta beste hainbat lekutako kantu herrikoiak eskeiniko dabez. Sarrera doan da emonaldi guztietan.

Abenduaren 1ean, astelehenez, lehenengo kontzertua ospatuko da 20:00etan, Atxuriko Gizakundea eleizan, BILBAO MUSIKAKO GAZTE ABESBATZA eta SAN ANTON ORFEOIA protagonista dirala.

Jaialdi honen bitartez, aukera emoten jake Bilboko abesbatzei urian bertan jardun dagien egunotan eta edozein auzoko biztanle guztiek abesbatzen musikaz gozatzeko aukera dabe aparteko aldi honetan.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Musika