22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Hasi da azterraldia Sinodoaren aldi kontinentalean parte hartzeko
04.01.2023

Hasi da azterraldia Sinodoaren aldi kontinentalean parte hartzeko

Urtarrilaren 10ean amaituko da Vatikanoak aldi kontinentalerako aurkeztu dituan hiru galderei erantzuteko. Frantzisko Aita Santuak 2024ra arte luzatu dau prozesua eta lekuko Eleizei deialdia egin jake aldi honetan parte hartu daien. Azterraldirako epeak laburrak dira eta Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko irakurketa be aldi berean egin beharko da. Beraz, Gotzain Kontseiluak ondorengo proposamena egin dau: batez be Sinodo-seneko Eleizari buruzko Eleizbarrutiko Mintegian parte hartu ebenek, Abade Kontseiluko (AK) eta Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko (EPK) Batzorde Iraunkorrek erantzun daiela kontsulta honetan, "egokitzat joten dabenean" kide guztiak eta sinodo-seneko Eleizari buruzko batzorde zabala inplikatuz. Hausnarketarako prozesuan esku-hartu eben 97 taldeei be "maila desbardinetan" parte hartzeko aukera emotea aztertzen dihardue. Horixe azaltzen da, besteak beste, Idoia Perez Mendiola Sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodoaren Eleizbarrutiko koordinatzaileak bialdu dauan gutunean.

Sinodoaren aldi kontinentalerako azterraldirako lagungarriak eskuragarri dagoz web orrialde honetan.

SINODOA 2021-2023. SINODO-SENEKO ELEIZAREN ALDE: ALKARTASUNA, PARTAIDETZA ETA MISINOA goiburuaren haritik deitu dau Frantzisko aita santuak Eleiza osoa, “alkarregaz bide egin” ikuspuntutik ulertutako Eleizaren bizitza eta egitekoa hobetuko leukien estilo, egitura eta ekimenei buruz gogoeta egiteko prozesuan parte hartu daian.

Prozesua 2024ra arte luzatu da, nahiz eta hasiera batean hori ez aurreikusi. Sinodo honen senari jarraituz, deialdia egin jake beste behin be lekuko Eleizei aldi kontinental honetan parte hartu daien.

Eleizbarrutiaren lan-proposamena aldi kontinentalerako.

Aldi kontinental honetan, zera eskatzen da: “alkar entzun eta Espiritua entzun daigun eta alkarte bereizketa egin otoitz giroan”. Horregaitik, azterraldian aurkezten danari “labur erantzuten saiatu, Eleizbarrutian laburpena egiteaz arduratuko diranei lana errazteko”.

Azterraldiko ondorioen laburpen-agiria Sinodorako Gotzainen Batzarreko taldeari bialduko jako 2023.eko urtarrilaren 21ean. 

Consulta

Eleizbarrutian Egitasmoaren inguruko lanak egiten ari diranez, eta epeak kontuan hartuta, Gotzain Kontseiluak batez be hiru eremutara zuzendu dau azterraldia: Sinodo-senari buruzko Mintegian (ETPI) parte hartu ebenan; AK eta EPKko batzorde iraunkorrak eta Sinodo-senari buruzko batzorde zabala.

Sinodo-seneko Eleizari buruzko Eleizbarrutiko aldian parte hartu eben taldeek be prozesuan esku-hartzeko aukera aztertzen dihardue eta horretako bide honeek proposatzen dira: informazinoa jaso, agiriak irakurri, gaien inguruko erantzunak emon.

Erantzunak webean prestau dan aplikazinoaren bidez jasoko dira. Urtarrilaren 10a da erantzunak jasoteko azken eguna.

https://issuu.com/barriatv/docs/alkarren_barri_290_urtarrilla_enero_/18
Sinodoa 2024