28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
17.09.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Gotzain Kontseiluaren kurtsoko lehenengo batzarra nabarmendu da, besteak beste, laburpenean. Gotzainak, bikarioek eta kontseilu zabala osatzen daben gainerako kideek eta saiorako beren-beregi gonbidatutako pertsonek pastoral kurtso honetan kontuan hartuko diran gaien inguruan jardun eben.

Agurra egin eutsen, gainera, Juan Manuel Seco idazkari nagusi ohi eta higiezinen saileko arduradunari eta ospitaleetan jardungo dauan Marisa Ariasi.

Goazen 23-24

Iragarri danez, hilaren 30ean emongo jako hasiera pastoral kurtsoari Markinan.

Markinan da hitzordua, beraz  Goazen 23-24 kurtso hasierako jarduera ospatzeko, “Bagara. Comunidad acogedora e inclusiva” goiburuaren haritik.

Jardueraren lehenengo zatian, Markina-Xemeingo ondare kultural eta erlijiosoa ezagutzeko aukera izango da, horretarako egingo diran bisita gidatuakaz.

Kulturaz blai egin ondoren, Berrizeko Mesedetako Misiolarien Berakruz ikastola eta eleizan ospatuko da ekitaldia “ezustekoren bat” izango dalarik.

Karmeldarrak

Kurtso hasierako ekitaldia hartuko dauan herriari estu lotutako karmeldarren ingurukoak be aitatu dira.

Fraileek itzal eta entzute handia dabe bai herrian, eta bai inguruan be, Euskal Herriko eremu kultural eta erlijiosoari dagokionez. Julen Urkiza nagusia langile nekaezin eta aditua da; berak bildu dau Euskal Herriko Eleizaren historiari buruzko funtsik handiena. Jesus Umearen Teresa Doneari buruzko hiru liburu idatzi ebazan, Ana San Bartolomeren lan osoak eta Edith Steinen lan guztiak itzuli ditu. Egundoko lana egin dau eta, gaur egun be, nahiz eta berak autortu dauan lez, “lehen baino indar gutxiagogaz”, lanean jarraitzen dau, beti irribarretsu eta komentuan bere beharra dauanari laguntzeko prest.

Un nuevo curso en la red EBI

Eleizbarrutiko ikastetseen EBI Sareak kurtso barriari hasiera emon deutsola be aitatu da webean. eta euren xedea azaldu: “EBI ikastetxeen sareak heziketa-ardatz argiakaz ekin gura deutso ikasturte barriari, besteak beste, adin txikikoaren babesean, nazioartekotzerako heziketa-ereduetan, digitalizatzean, emozinozko heziketaren garapenean eta Bilboko Gotzaitegiaren menpe diran ikastetxe eta ikastolei beren-beregi dagokien eleizbarrutiko nortasunean aurrera egiteko helburuagaz”.

Espainiako Eleizaren Agirizainen XXXIII. Biltzarra

Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko (BEHA) zuzendari dan Anabella Barrosok, Maria Fernandez-Hierro Mariínez, abokatu eta Eleizbarrutiko lege-aholkulariak eta hurrenez hurren,Labayru Fundazinoko zuzendari eta kultur saileko arduradun eta zuzendariorde diran Igone Etxebarria Zamalloak eta Akaitze Kamiruaga Garitaonak parte hartu dabe, besteak beste.

Eleizaren ondarea era askotakoa dala nabarmendu da eta dalako ondare hori dokumentatzea ezinbestekoa dala azaldu dau Anabella Barrosok.

Senar-emazteen batzarrak

Areetako Santa Ana parrokian ospatzen dabezan ezkotzaren aurreko ikastaroez arduratzen dan taldeak gonbitea egin deutso gotzainari bilera batean parte hartu daian.

Hainbat senar-emaztek eta alargunen batek osaten dau taldea eta ikastarook bikaritza osoko bikoteei eskainten deutsiez.

Hauxe da Astekoak Eleizbarrutiko asteko barriak