13-05-2024 Lunes, VII semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Menchaca Fundazinoaren aitamen berezia Euskal Eleizbarrutiko Misinoei
18.09.2023

Menchaca Fundazinoaren aitamen berezia Euskal Eleizbarrutiko Misinoei

Antonio Menchaca Fundazinoak Alkartasunari emoten deutsazan sarien XXIII. ekitaldiko sarituen barri emon dau. Aurton, gainera, aitamen berezia egin deutse Euskal Eleizbarrutietako Misinoei euren 75. urteurrenean. Menchaca Fundazinoak emoten dauan sari hau banatzeko ekitaldia azaroaren 30ean, eguenez, ospatuko da Bilboko BBK aretoan.

Hainbat urtez Bilboko Eleizbarrutiko Osasun Pastoraltzan jardun eban Marije Goikoetxea Giza Eskubideetan doktore, psikologo eta teologoa da aurtengo sarituetako bat. Beste honeek be jaso dabe autorpena: Jaime Bernar Zabalketa GKEaren sustatzaileak, Maria Jesus Torre, Felisa Delgado eta Arcadio Pinto bizileku bako pertsonei arreta eskaintzen deutsen boluntarioek eta Perico Arrospide Euskadin SMI (gizarteratzerako gitxieneko soldata) bultzatu dauanak.

Alkartasunaren eta gizarteratzearen arloan biziki saiatu diran pertsonei autormena egitea da sari honeen helburua.

Aurton, Menchaca Fundazinoak bizitzaren amaierako aldian dagozan pertsonen zaintza eta arreta autortu gura izan dau, eta horregaz batera, Hegoaldeko herrialdeetatik etorritako emakume ahulen aldeko lana eta bizileku bako pertsonen aldeko arreta.