Antonio Madinabeitia, 90 urtekoa, Urkiolako Abadetxean bizi da Felix Moreno eta Conchi Marcos laikoakaz. Bai eurentzat -azken urteetan hurbilen izan dituan pertsonak- eta bai Misinoetako alkartearentzat be, ekainaren 13koa, egun hunkigarria izango da. Eguerdiko Meza Nagusian, gotzaina buru dala ospatuko dan eleizkizunean, omenaldia egingo deutse.
Misiolari Ekuadorren
Madinabeitia aldi bitan banatutako 38 urtez izan zan misiolari Ekuadorren: 1963tik 1986ra eta 1996tik 2011ra. Ezagutzen dabenen esanetan, gizon “umila, apala, burutsua da, espiritualtasun eta fede sakonekoa”. Gaur egun be, misino-lurraldeetan asko maite eta estimatzen dabe eta handik jasoten dituan mezu ugariak dira horren adierazle.
Mezak ekainaren 13an eta errepikapeneko domekan
San Antonio eguneko eta hurrengo domekako -ekainak 18- lehenengo Eukaristia goizeko 10:00etan ospatuko da eta azkena 13:00an. Arratiako eleiztarren errogatiba zapatuz, ekainak 17, egingo da. Oinezkoak, goizeko 7:00etan Igorre eta Dimatik atarako dira eta 7:30etan Zeanuritik.