22-02-2025 Cátedra de San Pedro
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Aingurea eta txalupa, Jubileuaren ikur Bizkaian
18.02.2025

Aingurea eta txalupa, Jubileuaren ikur Bizkaian

Joan dan abenduaren 29an emon jakon hasiera Urte Santu edo Jubileuari Bilboko Eleizbarrutian, zazpi kaleak zeharkatu zituan prozesinoagaz eta Santiago katedralean ospatu zan Eukaristiagaz. Hogeta bost urtez behin Aita Santuak egiten dauan deiari erantzunez, lekuko Eleizak bat egin dau, beraz mundu osoko ospakizun honegaz. Urte berezi honetan, hainbat erromesaldi egingo da Erromara. Gotzaina buru dala Eleizbarrutitik egingo dana martxoaren 24tik 28ra izango da. Beste alde batetik, martxoaren 22an, Jubileuaren gizarte alderdiari lotutako lehenengo jarduera ospatuko da Caritas Bizkaia erakundeak Barakaldon kudeatzen dauan gizarte jantokiaren aurkezpenagaz. 

Bilboko Eleizbarrutiko lurralde -bikaritza- guztietan ospatuko da Jubileuaren gizarte alderdia deitutakoa. Ekimen honen bitartez, hainbat gizarte talderen zentroak ezagutzera deitu dira eleiztarrak. “Erromes joateko eta konpromiso eta itxaropenezko zeinua eskaintzeko” aukera izango da.

Egitaraua I. bikaritzan (Barakaldo) hasi eta III-VII bikaritzetan (Bilbao) amaituko da, azaroaren 15ean. Egun honetan, Pobreen Munduko Eguna ospatuko da.

Hauxe da deia: lurralde bakotxean egitasmoarne inguruko eleiza baten jentea batu eta handik erromes joan dalako ekimen hori ezagutzera.

Txalupa eta aingura

Leku bakotxean, lurraldeko errealitateari egokituta antolatu daitezan ospakizunetan, altara barrenean txalupa ipini, bertan lagun bakotxak paperean idatzita hartuko dituan konpromisoak izteko. Papera txalupan itxi ahala, aingura emongo da. Proposatutako alkarte zeinuak dira eta, lekuko erara, bikaritzaz bikaritza pasatuko dira azken ospakizuneraino.

Jubileuaren gizarte alderdiaren egitaraua

Gida bakarra jarduera prestatzeko

Eleizbarrutiak lagungarriak argitaratu ditu bikaritza bakotxean Jubileuaren gizarte alderdiaren aurkezpena errazteko.

Lagungarriak: hemen

Elorrio, datorren kurtsoaren hasiera

Elorrioko basilikan ospatuko da Goazen 25 kurtsoaren hasierako ekitaldia. Irailaren 27ko jarduera horrek jubileu-sena izango dau.

Txalupa en la iglesia de Hendaya