01-05-2024 Miércoles, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Aintzane Monteverderen konpromisoa ‘San Nikolas zabalik’ dalakoagaz
03.03.2024

Aintzane Monteverderen konpromisoa ‘San Nikolas zabalik’ dalakoagaz

'San Nikolas zabalik' alkarteko presidentea da eta martxoaren 8an Bilboko Eleizbarrutiaren autorpena jasoko daben 8 emakumeetako bat da. Bere lan-ibilbidean hartu-emon estua izan dau Eleizbarrutiko ikastetxeakaz eta itunpeko ikastetxeakaz. Otxarkoagako Berakruz ikastetxeko zuzendari izan zan eta hartu-emon estuan jardun eban Bizkaiko Eleizaren askotariko erakundeakaz. Boluntario lez, batez be eskaut arloan aritu izan da. Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko ordezkari izan zan. Parrokia alkarteetan txertatutako emakume konprometitua da Eleizbarrutiaren bizitzan eta Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian ospatuko dan saioan Eleizbarrutiaren autorpena jasoko dau, gura daben guzientzat zabalik dan ekitaldian. 

Aintzane Monteverde laguntzeko prest dago “Eleizbarrutiak behar dauanerako”. Jarrera hori erakutsi dau urte luzez, gorputz-eta arima jarriz hainbat zerbitzutan. Esate baterako, Eleizbarrutiko Batzar Nagusirako talde kudeatzailean izan zan eta “Gazteak eta Eleiza” txostenean parte hartu eban. Azken urteotan, San Nikolas zabalik alkarteko presidentea da.

San Nikolas zabalik

2021ean sortuta, alkarte hau arduratzen da lehenengo gazte etorkinak parrokia etxean hartu ebezanetik garatzen diharduen gizarte ekintzaz.

Laster, Abegigune egitasmoa garatzeko darabilezan etxabeak barriztatu egingo dira. Leku horretan beste leku batzuetatik datozan gazteei aholkua eta laguntasuna emoten jake, ezinbesteko izapideak egin daiezan Bizkaian bizitzeko, Besteak beste, gaztelaniazko eskolak be emoten deutsiez.

Aintzanek nabarmentzen dauanez, gizarte alderdiari eustea garrantzitsua da Eleizarentzat eta boluntario lez jarduteko dino

Aintzane Monteverde