02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko barrien laburpena
03.03.2024

Eleizbarrutiko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

‘Alkarren Barri’ aldizkariaren martxoko alea euskarri digitalean.

Hainbat barri: Gotzainaren homilia Hausterre Egunez, On Joan Maria Uriarteren heriotza…

Ipar-Hegoaldea ikastaroan parte hartzen diharduen gazte biren lekukotasuna.

Martxoak 8 Emakume

Martxoaren 8an ospatuko dan Emakumearen Nazinoarteko Egunaren ingurukoak

“Aizu!!!” agerkariaren 93. alea, egun horri buruzkoa da

Eleizbarrutiaren onespena jasoko daben 8 emakumeen bideoak

Eleizbarrutiko barrien laburpena
Aurten omenduko dabezan emakumeak

Gazteen Pazkoak

Zabalik da gazteen Pazkoetan izena emoteko epea.

Martxoaren 10ean amaituko da epea

“Jesusek lez abegi egin” goiburuaren haritik ospatuko dira Pazkoak

Izena emoteko orrialde hau bete eta gehiago jakiteko: hemen

Sakramentu-kudeaketa

Sakramentu-kudeaketa eta datuen babesari buruzko ikastaroa. Martxoaren 8ra arte izena emon daiteke.

Ikastaroa, martxoaren 9 eta 16an ospatuko da Barrian.

Nerea Basterretxea eta Anabella Barrosok gidatuko dabez saioak.

Jazotakoa jaso

Jazotakoa jaso lehiaketa

EBI sarea osatzen daben Eleizbarrutiko ikastetxeek  parte hartzen dabe lehiaketan. Kultur Erakundeen Mahaiak antolatzen dauan lehiaketaren VII. ekitaldi honetan, 15 ikastetxek parte hartu dabe.  

Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxea irabazlearen etxean ospatu zan sari-banaketa On Joseba Segura gotzaina buru zala. 

Bizkaia isilik

Bilkura isilak ‘Bizkaia isilik’ ekimenaren eskutik.

Otsaileko bilkuran, petsona-salerosketaren biktimak gogoan izan ebezan.

Patronato Santa Eulalia

EBI sareko Patronato Santa Eulalia Santurtziko ikastetxeko ikasleek eta katekesiko umeek ekintza solidarioa burutzen dihardue.

Mantak batzen ari dira kale gorrian lo egiten dabenentzat

Garizuma-aldiko erretiroak

HOAC eta EKO-ACG mobimentuek baterako erretiroa egin dabe.

 Bilboko hainbat parrokiatako gazteek konbibentzia egin dabe Berrizen.

Sinodoaren inguruko azterraldia

500 lagun inguruk parte hartu dau sinodoaren inguruko azterraldian.

Kerman Lopez bikario nagusia Radio popular/Herri Irratian izan da Eleizbarrutiko barriak emoten.

Eukaristia Algortan

Gotzaina buru izan da Berrerosle Santua parrokiaren 50. urteurreneko Eukaritian.

Chris Lowney, aitzindaritza humanistan aditua danak berbaldia eskaini eban Deustuko Unibertsitatean

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko barrien laburpena