18-06-2025 Miércoles, XI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Alberto Jaimez diakonoa, Teologian doktore
18.06.2025

Alberto Jaimez diakonoa, Teologian doktore

Joan dan astelehenez, Alberto Jaimez Bilboko eleizbarrutiko diakonoak «Asombro, reverencia y sobrecogimiento, Teología Natural en la obra divulgativa del astrónomo Carl Sagan» izenburudun doktorego-tesia defendatu eban Gasteizko Teologia-fakultatean. Jose Angel Echeverria Dk. Jn. buru zala, honako honeek osotu eben lana ebaluatu eban epaimahaia: Miguel Ramon Viguri Dk. Jn. (tesiaren zuzendaria), Manuel Heredia Dk. Jn. (Fakultateko zentsorea Gasteizen), Fernando Susaeta Dk. Jn. (Fakultateko zentsorea Burgosen) eta Sara Lumbreras Dk. And. (Comillaseko Unibertsitatekoa).

Sei urteko lanaren ostean, joan dan astelenez, Alberto Jáimez diakonoak bere Doktorego-tesia defendatu dau.

Bere esanetan, “erronka pertsonala izan da eta aspalditik sartuta neukan orratza atarateko balia izan deust“, baina, gainera, “nire jakin-mina” asetzeko “ihesbidea” izan da.

Gauez prestatu izan dau tesia, diakono lez dolurako pastoraltzan, beilatokietan akonpainamendua emoten egiten dauan lanak horretarako astia itzi deutsanean. Bere ustez, sekretua “diziplinari eustea da eta emaitza Eleizaren aldeko zerbitzua dala sentitzea”. 

Doktorego-tesiaren azala

Ikerketa

Azterlanak, sarritan ateismoari lotuta aurkeztu jakun Carl Sagan zientzialari eta dibulgatzaile ezagunaren lana “teologiaren ikuspuntutik” barriro irakurtea proposatzen dau. Ikuspuntu barritik, Saganek teologia naturalari eta kreazinoaren teologiari egindako ekarpena nabarmendu tau tesian. Zientziaren eta teologiaren arteko hartu-emonerako eremu barria be zabaldu dau.

Carl Saganek teologiari egindako ekarpen horren adibideetako bat esaldi entzutetsu hau da: “izar-hautsa gara izarrei buruz gogoeta egiten”. Gogoeta honek biziaren eta kosmosaren arteko lotura sakona nabarmentzen dau, berez ikerketa zientifikotik sortuta, sakratura gerturatzea dalarik. Lan hau gero eta jarraitzaile gehiago dauan korrontearen barruan dago eta zientzia-ezagutza garaikidearen eta gogoeta teologikoaren arteko loturak ezarri gura ditu miresmen, begiramen eta zentzunaren baterako bilatzearen bidez.

Albeto Jáimez, con camisa roja, junto al Tribunal de la Tesis Doctoral

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Beilatokiak, Diakonoa