18-06-2025 Miércoles, XI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Diakonoa

18.06.2025

Alberto Jaimez diakonoa, Teologian doktore

Joan dan astelehenez, Alberto Jaimez Bilboko eleizbarrutiko diakonoak «Asombro, reverencia y sobrecogimiento, Teología Natural en la obra divulgativa del astrónomo Carl Sagan» izenburudun doktorego-tesia defendatu eban Gasteizko Teologia-fakultatean. Jose Angel Echeverria Dk. Jn. buru zala, honako honeek osotu eben lana ebaluatu eban epaimahaia: Miguel Ramon Viguri Dk. Jn. …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1924 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
18.06.2025

Caritas Bizkaiak 12.000 lagunetik gora artatu ebazan 2024an

Caritas Bizkaia erakundeak gaur goizean aurkeztu dau 2024ko oritza-txostena. Besteak beste zera nabarmentzen da txostenean: erakundeak 2024an 12.000 lagun baino gehiago (%52 emakumeak) artatu dauala. Laguntza-eske hurreratzen jakezan pertsona horreek egoera gero eta korapilatsuagoak bizi dabez zihurgabetasunaz eta behin-behinekotasunaz bustitako gizarte testuinguruan. Lurralde Historiko osoan 1.700 boluntario  ingururen (%78 emakumeak) laguntzagaz garatu izan dabezan 249 egitasmoren bidez eskaini dabe arreta hori.

18.06.2025

Ospitaleetako taldeen eleizbarrutiarteko batzarra Gasteizen

Atzo -ekainak 17, martitzena- ospitaleetako AEEZ taldeek (Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzua) eleizbarrutiarteko batzarra egin eben Vitoria-Gasteizen.

18.06.2025

Alberto Jaimez diakonoa, Teologian doktore

Joan dan astelehenez, Alberto Jaimez Bilboko eleizbarrutiko diakonoak «Asombro, reverencia y sobrecogimiento, Teología Natural en la obra divulgativa del astrónomo Carl Sagan» izenburudun doktorego-tesia defendatu eban Gasteizko Teologia-fakultatean. Jose Angel Echeverria Dk. Jn. buru zala, honako honeek osotu eben lana ebaluatu eban epaimahaia: Miguel Ramon Viguri Dk. Jn. (tesiaren zuzendaria), Manuel Heredia Dk. Jn. (Fakultateko zentsorea Gasteizen), Fernando Susaeta Dk. Jn. (Fakultateko zentsorea Burgosen) eta Sara Lumbreras Dk. And. (Comillaseko Unibertsitatekoa).

17.06.2025

Jesusen BIhotzaren maitasunari buruzko berbaldia Karmeneko Ama parrokian

Jesusen Bihotzaren Andra Mariaren Semeen Ermandadeko aita nagusia dan Jose Maria Alsina Casanova abadeak berbaldia eskainiko dau bihar Frantzisko aita santuaren Dilexit Nos. Bihotzaren bidea entziklikaren inguruan. Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiak antolatutako berbaldi hau Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian izango da 19:30etan. 

17.06.2025

Nerea Melgosa sailburua, Otxarkoaga ikastegian

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako sailburuak eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Otxarkoaga ikastegia bisitatu dau gaur goizean. Ekitaldian, Loturak zabaldu egitaraua ezagutzera emon dau. Euskadin, batez be gazteen artean, migrazino-prozesuen eta kultur aniztasunaren inguruan sentiberatasuna biztea da sailak 60.000 euroz hornitzen dauan egitarau nonen helburua. 

17.06.2025

Gotzaina Gotzainen Batzarreko Batzorde Iraunkorraren batzarrean

Bilboko gotzainak Gotzainen Batzarreko Batzorde Iraunkorraren batzarrean parte hartzen dihardu, Madrilen. On Joseba Segura gotzaina Misinoetarako eta Elizakazko Lankidetzarako gotzain batzordeko presidentea da 2024ko martxotik eta, ondorioz, Batzorde Iraunkorreko kide da. 2024-2028 agintaldirako Batzorde Iraunkor hau 25 kidek osotzen dabe: Batzorde Eragileko kideak, gotzain batzordeetako presidenteak eta aurreko karguetan ez dagozan metropoli-artzapezpikuak. 

16.06.2025

Asteburuan, Gizarte Jubileua Gernikan eta beste hainbat jarduera

Gernikan ospatu zan zapatuz bikaritzaz bikaritza egiten ari dan Eleizbarrutiko GIzarte Jubileuaren laugarren ekitaldia. Goizez ospatu zan Jubileua, 140 lagun inguru batu zalarik eta Kaltzada egoitza jomuga nagusitzat hartuta. Beste alde batetik, Arratiatik Urkiolara urtero egiten daben errogatiba ospatu zan. Gainera, atzo -domeka- klausurako monjen II. topaketa izan zan Elorrion eta Sestao Pastoral Barrutian (PB) zenbait senar-emaztek euren botoak barritu ebezan.  

16.06.2025

Maitasunaren Eguna ospatuko da Portugaleten

Caritas Bizkaia erakundeak datorren eguenez, ekainak 19, ospatuko dau, urtero lez, boluntarioei eta euren laguntzaren hartzaile diranei eskainitako eguna. Eta aurreko eguenean, Gorpuzti-egunari lotutako Maitasunaren Egunean, Caritas Bizkaia erakundeak ekitaldia egiten dau lurraldeko lekuren baten. Aurton, Portugaleten izango da, hain zuzen be, Andra Mari basilkan, 16:30etatik aurrera. 
15.06.2025

Asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
14.06.2025

Huesca eta Jakako gotzain barria bilbotarra da

Gaur izendatuko dabe Huesca eta Jakako gotzain "Orden de las Escuelas Pías" dalako kide dan Pedro Aguado Cuesta bilbotarra. Huesako eleiza katedralean ospatuko da gaur goizeko 11:00etan frailearen gotzaingintza eta karguaz jabetzea. Vatikanoak joan dan martxoaren 29an iragarri eban Frantzisko aita santuak egindako izendapena. On Joseba Segura Bilboko gotzainak eleizkizunean parte hartuko dau.  

Emaitzak orrialdeka