Hunkidura eta ospe handiz bete izan diran urteurreneko ekitaldiei amaiera emoteko Sakramentu Guztiz Santuaren prozesinoa egin zan plazaraino. Hemen altara berezia egoan jarrita auzoaren gainean bedeinkazinoa emoteko. Minutu batzuez Sakramentu Guztiz Santua gurutu ondoren, Bedeinkapen Nagusia emon zan eta Ama Birjinari abestuz emon jakon amaiera jarduerari.
Parrokiako ohiturari jarraituz, hau da, “lehenengo meza, gero meza-ostekoa” goiburuaren haritik, senidetasunezko alkartzea izan eben hamaiketakoan eta eguraldi onaz lagunduta.
Parrokia alkarteak esker ona adierzo eutsan Hirutasun Santuari jasotako bedeinkazino guztiengaitik eta etenbako laguntasuna eskatu eutsan hirutasun-bidean aurrera egiteko.