22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Algortako Kristo Eroslea prrokiaren 50. urteurrena
04.03.2024

Algortako Kristo Eroslea prrokiaren 50. urteurrena

Algortako Kristo Eroslea parrokiak 50 urte bete ditu kanonikoki. 1974.eko martxoaren 3an, Hitukozitarren eleiza hau, Andra Mari parrokiari erantsitakoa, bereizi egin zan eta bakarkako ibilbideari ekin eutsan. Horregaitik atzo -martxoak 3, domeka-, Garizuma-aldiko lehen domeka haretatik berrogeta hamar urtera, esker oneko Eukaristia ospatu eben On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala. Koldo Alzola fraile hirukoiztarraren esanetan, "ilusinoz eta zorionez betetako meza izan zan".

Orain 50 urte lez, ‘Biotz alai’ abesbatzak girotu eban Eukaristia, Pedro Guallar eta Javier Campo organo-joleen laguntzagaz. Zortziehun lagun inguru batu zan eleizkizunean, besteak beste, Amaia Agirre Getxoko alkartea eta Keltse Eiguren alkateordea.

Algortako Hirukoiztarren urteurrena
‘Biotz alai’ abesbatzak girotu eban eleizkizuna

Algortako Hirukoiztarren urteurrena
Algortako Hirukoiztarren urteurrena
Algortako Hirukoiztarren urteurrena
Algortako Hirukoiztarren urteurrena

Urteurrena

Hainbat kontzertu, liburua, erromesaldiak, lepokoak, kirol jarduerak eta solidarioak, batzarrak, berbaldiak… ospatu dira eta ospatuko dira kurtsoan zehar urteurren hau ospatzeko. Ospakizunak joan dan urriaren 29an hasi ziran Meza Nagusiagaz eta ekainaren 2an amaituko dira, A. Gino Buccarello Ordenako Nagusia etorriko dalarik. 

Algortako Hirukoiztarren urteurrena

Atzo, On Joseba Segura gotzainak gogoan izan ebazan “parrokiaren bizitzan gitxi edo asko eskaini dabenak. Eskuzabaltasunezko ohitura dira berrogeta hamar urteok”. Gotzainak, gainera, eskerrak emon eutsezan parroko eta abade hirukoiztar guztiei, “funtsezko kate izan dira-eta fedearen zabalkundean”.

Algortako Hirukoiztarren urteurrena

“Juntos hoy, siempre. Batera gaur, beti”, goiburua aukeratu dabe urteurrna ospatzeko, aurrera begira dagozala nabarmenduz: “berrogeta hamar urteok amaibako ibilbidearen hasiera dira, bizi-bizirik gagoz eta bide horretan”.

Algortako Hirukoiztarren urteurrena

Musika

Algortan egiten diharduen ibilbide luze honetan,“Muxikebarri sortu aurretik Udalak kontzertuetarako erabilten eban sasoia nabarmentzen da, orduan ez eukan-eta leku egokirik horretarako. Beraz, hemen, artista ospetsuak izan dira: Joaquin Achucarro, Ainhoa Arteta, Txekoslovakiako orkestra sinfonikoa…, eta eleiza lepo bete izan da 1.000 lagunetik gorako kopuruakaz! Eleiza abaniko-erara zabaltzen da eta bakarrik aldamenetan dagoz zutabeaz eta horregaitik akustika oso ona da eta Kristo Eroslearen bizitasunari eutsi egiten deutso”.

Algortako Hirukoiztarren urteurrena
Algortako Hirukoiztarren urteurrena

El obispo Joseba Segura presidió la Eucaristía conmemorativa