26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Alkarren Barri barria, Gabon-zorion eta guzti
01.12.2022

Alkarren Barri barria, Gabon-zorion eta guzti

Alkarren Barri aldizkariaren 289. zenbakia kalean da. 2022ko azken argitalpen honetan hainbat eduki interesgarri batzen dira. Besteak beste, Agrelo Tangerreko gotzain emerituari egindako alkarrizketea.

Alkarren Barri aldizkariaren 2022ko azken alearen azalean, Egitasmoaren lau kolorez margotutako jaiotza agertzen da. Barruko orrietan, Eleizbarrutiko barriak eta Gabonetako agenda jasoten dira.

Eleizbarrutiko aldizkariaren abenduko alean, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren eta Eleizbarrutiko askotariko taldeek egitasmo hori norbere egin eta garatzeko erabili daben karta-jokoaren ingurukoak azaltzen dira txosten nagusian. Alkarrizketei dagokienez, hiru nabarmentzen dira: Mons. Agrelo Tangerreko gotzain erretiratuari, Sergio Buiza I. bikaritzako bikarioari eta Carmen Peña Garcia Zuzenbide Kanonikoan doktore eta Sinodorako Batzordeko kideari egindakoak.

Gainera, 289. ale honetan, Jose Maria Muñoz abade eta artistaren lana gogoratzen da bere heriotzaren 25. urteurrena bete dala-eta. Lurraldeetako barriak be jasoten dira eta ohiko sailetako kontuak: etnografiari buruzkoak Labayru Fundazinoaren eskutik, “Emakume aitzindariak” Eleizbarrutiko Artxiboaren eta LIburutegiaren esku-hartzeagaz. Guzti horreek eta beste hainbat kontu 2022ko azken alean.