10-12-2024 Martes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Kultura 5 Gaur hasita, Gabonetako gozokian azoka Eleiz Museoan
02.12.2022

Gaur hasita, Gabonetako gozokian azoka Eleiz Museoan

Aurreko ekitaldietan lez, eta COVID 19ari aurre egiteko segurtasun-neurri guztiak betez, Eleiz Museoko klaustroa aisialdirako aukera seguru lez agertzen da bilbotarrentzat abenduan.

Gaurtik abenduaren 20ra arte, Eleiz Museoko (Gizakundea plaza, 9B - Atxuri, Bilbao) ganga-aretoan, Penintsulako hainbat lekutako komentuetan egindako banan-banako gozoki-sorta aurkeztuko da.

Klaustroko arkupeetatik Atxuri auzo erabarrituraino joan daiteke eta Gabon-azoka bisitatu, Penintsulako hainbat lekutako monja eta fraileek gugaz Gabonak ospatzeko prestatutako gozokiez gozatu. Klaustroan bertan, gainera, Munduko jaiotzak erakusketan batutako 150 jaiotza txiki ikusteko aukera izango da.

Klaustrora zabaltzen dan ganga-aretoan jarriko dabez Gabonetako gozokiak. Besteak beste, 15 turroi-mota desbardin, txokolateak, polboroiak, mantekadak, mazapanak…,  eta Museoak, urtero, Gabonetako azokan aurkezten dauan beste gozoki asko eta asko. Komentuetan oikoan diran beste produktu batzuk be izango dira: te-pastak, ‘nevaditos’ dalakoak, madalenak, kokozko bolak, marmelada gourmet….

Gozokiak eta zerbait gehiago

Eta aurton be, eskuragarri izango dira erredurak sendatzeko ukenduak (zauriak orbaintzeko egokiak), Elorrioko Santo Domingo komentutik, Chantelleko komentuko produktu kosmetikoak eta Andaluziatik ekarritako xaboi naturalak, oliba-olioz eta esentzia-olioz egindakoak.

Ordutegiak: Gabonetako gozokiak – Munduko jaiotzak

Domeka eta jaiegunez: 11:00etatik 14:00etara

Martizen-zapatuz: 10:30etatik 13:30etara 16:00etatik 19:00etaraeta

Astelehenez, 10:30etatik 13:30etara

Sarrera doan

Ordutegi berezia abenduaren 3tik 10era: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:30etara