27-01-2023 Viernes, III semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Omenaldia Petri Oleagari jaiotzen erakusketen inaugurazinoan
02.12.2022

Omenaldia Petri Oleagari jaiotzen erakusketen inaugurazinoan

Bere egoitza Bilboko Iturribide kalean dauan Pausoen museoan inauguratu zan atzo Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkartearen jaiotzen erakusketa, Eleizbarrutiko gotzaina bertan zala.

Petri Oleagak jaioitza berezi honen irudi guztiak egin ditu. Urte biko lana izan da, kakorratzez egindakoa, hain zuzen be, “amigurumi” teknikaz. Oleaga portaleko irudiakaz hasi zan eta, azkenean, egundoko jaiotza osatu dau. Atzo Bilboko Pausoen Museoan inauguratu zan gainerako jaiotzakaz batera izango da ikusgai.

Jaiotzak

Egunotan, 1958.eko abenduaren 23an On Klaudio Gallastegi San Anton parrokiako parroko zanak sortu eban eta, ondorioz, hirurogei urte beteak dituan Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkarteak aurton, Bilbon (Aste Santuko Pausoen Museoa, Itsasmuseum eta Labayru Azoka), Bermeon (Arrantzaleen San Pedro Kofradia), Getxon (Mesedetako Ama parrokia) eta Gernikan (Santa Luzia komentua) ipini dituan jaiotzen sei erakusketak zabalduko ditu jentearentzat.

FLAYERS-PORTADA

 

 

A estas exposiciones se unen las del Museo de Arte Sacro/Eleiz Museo y las organizadas por la Asociación Belenista Santos Justo y Pastor. Toda la información: aquí.