18-04-2024 Jueves, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Omenaldia Bizkaia Irratiari, Euskararen Egunean
02.12.2022

Omenaldia Bizkaia Irratiari, Euskararen Egunean

Hoy, víspera del Día Internacional del Euskara, el Ayuntamiento de Bilbao, encabezado por el alcalde y el concejal del área de Euskera y Educación han "agradecido y visibilizado el compromiso y el trabajo" de los medios audiovisuales locales que emiten su programación íntegramente en euskera. Han recibido el homenaje la emisora diocesana Bizkaia Irratia, Bilbo Hiria irratia y Hamaika Telebista.
Gaur, Euskararen Egunaren bezpera, Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea buru dala eta Koldo Narbaiza, Euskera eta Hezkuntza zinegotzia be bertan dala, gainontzeko zinegotziakaz batera, omenaldia eskaini deutsie Bizkaia Irratiari, Bilbo Hiria irratiari eta Hamaika Telebistari.

Bizkaia Irratia izan da gaur Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan urtero Bilboko udalak eratzen dauan ekitaldian omenduetariko bat. Bizkaieraz emititzen dauan irrati bakarragaz batera, Bilbo Hiria irratia eta Hamaika telebista izan dira aitamena jaso dabenak.

Jabi Onaindiak Bizkaia Irratiko zuzendariak eskerrak emon deutsez 32 urteotako ibilbidean bidelagun izan diran guztiei. “Bilboko Eleizbarrutiak Bizkaia Irratia sortu ebanetik danetarikoa kontau dogu, danetariko jenteagaz eta euskeraz eta horrek esan nahi dau euskereak bizitzako arlo guztietarako balio deuskula“.

https://twitter.com/DiocesisBilbao/status/1598615853544579073?s=20&t=HpvLisoFkZjupr4uqGHOjw
https://twitter.com/DiocesisBilbao/status/1598617942500966402?s=20&t=HpvLisoFkZjupr4uqGHOjw

Adolfo Arejita, Bilboko ospetsu

Bilboko 2022ko Ospetsuak izentau dauz udalak. Euren artean Labayru Fundazioko presidentea, Herri Irratiko hasieretako esataria eta gaur egun Bizkaia Irratian kolaboratzen dauan, Adolfo Arejita dago.

Daniel Innerarity, Iraia Iturregi, Adolfo Arejita eta Susana Rodriguez. Gainera, Hiriaren 2022ko Enbaxadore izendatu dau Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS).

Aintzatespenak emoteko ekitaldia abenduaren 15ean egingo da Udaletxeko Arabiar Aretoan, Bilboko Alkatea buru eta Ospetsu barriak tarteko dirala, beste hainbat agintarirekin batera.

Adolfo Arejita Oñarte-Etxebarriak “Euskararen alde eta euskararen defentsan egindako ibilbide eta lan akademiko, literario eta dibulgatzaileagatik jasoko dau aintzatespena.

Bilbon jaioa, Adolfo Arejita Filosofia eta Letretan lizentziatu zan, eta doktoretza lortu eban 1995ean. Hizkuntzalaria da, baita euskaltzain osoa be 2004az geroztik da. 1977an Labayru Ikastegiko Euskal Hizkuntza Arloko zuzendari izendatu eben, eta hiru urte geroago Deustuko Unibertsitateko irakasle gisa lan egiten hasi zan. Era berean, irakasle ibili da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean (IVAP) eta Hizkuntza Eskola Ofizialean.
Euskararen Aholku Batzordeko kide izan zan 1984tik 1989ra bitartean, eta Herri Irratian, TVEko Bilboko ordezkaritzan eta Bizkaia Irratian kolaboratzen dau.
Euskal testu zaharren azterketan aditua, Pedro Antonio Añibarro, Juan Mateo Zabala, Juan Antonio Mogel eta beste hainbat egileren testuak aztertu eta argitaratu ditu. Euskal gramatikari buruzko lanak ere argitaratu ditu, hala nola, “Bizkaieraren idatzizko arauak: deklinabidea eta aditza”, “Euskal Joskera”, “Mendebaldeko berbetearen formalizazinoa”, “Euskararen Herri Hizkeren Atlasa” eta “Bizkai euskeraren jarraibide liburua. Lehenengo pausuak”.