27-01-2023 Viernes, III semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Ahalmen-Urritasunak 5 On Joseba Segura gotzaina izango da buru gaur arratsaldez Ezintasunen bat daben pertsonak gogoratzeko eguneko mezan
03.12.2022

On Joseba Segura gotzaina izango da buru gaur arratsaldez Ezintasunen bat daben pertsonak gogoratzeko eguneko mezan

Gure Eleizbarrutian, ezintasunen bat daben pertsonak autortzeko eta eguneroko bizitzan eta Eleizaren bizitzan kontuan hatzeko ahalegina egiten da.

Hoy 3 de diciembre, se conmemora el Día Internacional de las Personas con Discapacidad. Él obispo diocesano, Mons. Joseba Segura, presidirá una Eucaristía, esta tarde, a las 19:00 en la catedral de Santiago, que será emitida en directo a través de esta web.  

Sergio Buiza da Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren barruan dagoan ezinduen aldeko saileko arduraduna. “Alkarren Barri / Comunicación” aldizkariaren abenduko alean jasoten dan alkarrizketan nabarmendu dauanez, “ezintasunen bat daukien pertsonek asko dabe esateko”. Berak 24 urte daroaz ezintasuna daben pertsonei arreta eskaintzen. Mons. Ricardo Blazquezek eskatuta hartu eban bere gain mandatu hau. Bere esanetan, “hasieran, gure Eleizbarrutiko Gorren Pastoraltzaz arduratu nintzan; ezintasunaren ikuspuntua, eurekazko eta eurentzako Pastoral arretaren ikuspuntua zabaldu egin da: ikusmen-urritasuna daben pertsona, mugikortasun-urritasuna daben pertsonak eta beste hainbat urritasun”.

Pertsona horreek autortu eta kontuan hartu

Buizaren esanetan, ezintasunen bat daben pertsonak eguneroko bizitzan eta Eleizaren bizitzan autortzea eta kontuan hartzea da pastoraltza honen xede nagusia. “Egia da hainbat gauza egokitu behar doguna. Batzuetan, irisgarritasun edo eskuragarritasun fisikoan jarten dogu arreta, baina bada garrantzitsu dan beste hainbat irisgarritasun be. Adierzoteko, berba egiteko eta komunikatzeko era, egokitu beharrekoa hobeto ulertzeko edo, gorrei komunikatu beharra edo keinu-hizkuntzaren kontua. Baina, gainera, barruan mobidi behar dogu eta guztiok Eleizako kide lez, bateatu lez alkar autortu”.

https://youtu.be/n0_78r8JsUo