Itxaropenaren Jubileua ospatzen dihardugu eta gai hori aukeratu dabe IKUSI, EPAITU eta EKIN aldietan lantzeko. Horretarako, Ekintza Katoliko Orokorreko Jaunaren Lekukoak ibilbideko T35 eta V15 gaietan oinarritu da. “Jesukristo berbiztuarengan dogun fedea da gure itxaropenaren oinarria, heriotza ez da azkena. Itxaropena, Jainkoarengana hurreratzen gaituan doea da, batzuetan ezezaguna edo nahasia, itxaropena hemen lurrean gauzak jadestean datzala uste dogulako. Orain eta hemen itxaropena izateak bere eraginak ditu, etsipenetik babesten gaitu, eutsi eta arindu egiten gaitu sufritzen gagozanean, indar barik eta aurrera egiteko adore barik gagozanean. Doe horrek eroapena sendotzen deusku, egoismetik babeste gaitu eta hazten lagundu”

Girotzea:
Hainbat musikal antzeztu dabe: Annie, Ozeko magoa, Mamma mia eta Footioose. Egunean bat landu da eta egunean pertsonaia bati itxaropena berreskuratzen lagundu jako.
Eguaztenez:: Footloose
Eguenez: Mamma Mia
Barikuz: Ozeko magoa
Zapatuz: Annie