Azaldu dabenez, Sanfran lan-kanpamentuan garatutako boluntario-lanaren helburua, norbere burua ezagutzea eta, aldi berean, ingurunea ezagutzea izan da, “begirada aldatuz”.
Goizez, Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) “Tximeleta” umeentzako Caritasen egitasmoan aisialdiko eremuan parte hartzen daben umeakaz egoten ziran, “askotariko jardueren bidez jostatu eta ondo pasatzeko eta hondartzara, igerilekura eta mendira urteerak egiteko” aukera emonez. Arratsaldez, boluntarioakaz batera, “gure inguruko errealitate anitzetara begiratzen genduan, askotan ikusten ez doguzan edo, beste barik ezagutzen ez doguzan gauzez jabetuz”.
Esperientzia honetan, azaldu dabenez, boluntario, gazte zein familiek, aniztasun eta integrazinoaren alde egin gura dabe, “mila kolore” izenburuan dinoanez,
“Etorkizuna ez da monokromatikoa, bakotxak emon leiken aniztasun eta dibertsitatean begiratzera ausartzen bagara” (Fratelli Tutti 100).
Auzo honek, batzen dituan gizatalde eta egoera guztiakaz, ebanjelioa praktikan jarteko aukera emoten dau: “Ze gose nintzan, eta jaten emon zeunsten; egarri, eta edaten emon; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoan, eta jantzi egin ninduzuen; gaixorik, eta bisitatu; espetxean, eta ikustera etorri zinien” ( Mt 25, 35-36).