22-11-2024 Viernes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Ana Belen Garciak eta Luken Munguirak emongo deutse hasiera Durangoko organo-jaialdiari
27.04.2024

Ana Belen Garciak eta Luken Munguirak emongo deutse hasiera Durangoko organo-jaialdiari

Gaur arratsaldez hasiko da Durangoko organo-jaialdiko lehenengo kontzertua eta bertan Ana Belen Garcia organistak eta Luken Munguira tenoreak jardungo dabe, 20:15etan, Uribarriko Andra Mari basilikan. Sarrera doan (pantaila jarriko dabe kontzertua ikusteko).

Ohikoa danez, “Organo Kontzertuak 2024 Durango” jaialdian dozena erdi emonaldi izango dira.

Ana Belen Garcia eta Luken Munguira

Ana Belen Garcia Andoainekoa da eta hemen hasi zan musika ikasten. Donostiako kontserbatorioan, goi tituluak lortu ebazan pianoan eta klabizenbaloan eta erdi gradukoa organoan Musikene Musikarako Euskal Herriko Goi Zentroan amaitu ebazan organo-ikasketak.

Bakarlari eta laguntzaile lez jardun izan dau nazinoarteko jaialdi askotan, Espainian, Belgikan, Frantzian, Errusian, Japonian eta Estatu Batuetan, estilo eta sasoi guztietako musika interpretatuz. Gaur egun, Urnietako Lourdes Iriondo musika-eskolako zuzendari da eta Donostiako Easo koruaren errepertorio-gidaria. Donostiako Koruko Andra Mari basilikako organista titular izateaz gainera, Donostiako Musika Hamabostaldiko Nazinoarteko Organo-jaialdiko zuzendaria da.

Luken Munguira Santosek Easo koruan abesten dau 2013tik hasita. Easo koruaren Musika-eskolan eta Pasaia Musikal Pasaiako Musika-eskolan hasi zan ikasten eta kantu-eskolak jaso ebazan Miren Urbieta-Vega sopranoaren eskutik. Entzunareto askotan jardun izan dau, esate baterako, Kursaalen (Donostia-San Sebastian), Victoria Eugenian (Donostia-San Sebastian), Kordobako Meskita-Katedrala, Kantabriako Jaialdi-jauregian (Santander) edo Espacio Turina dalakoan (Sevilla).

Errepertorioa

Honako honeen lanak interpretatuko dabez: Léon Boellmann (1862-1897), Aita Donostia (1886-1956), Charles-Mari e Widor (1844-1937), Jesus Guridi (1886-1961), Ottorino Respighi (1879-1936), Maurice Durufle (1902-1986) eta Louis Vierne (1870-1937).

Organoa Durango