Kongregazino erlijioso hau berregituratze prozesuan dago eta ikastetxea Bilboko Gotzaitegiaren esku iztea erabaki dau. Izan be, monjek eta Eleizbarrutiko Ikastetxeen Antonio Añoveros Fundazino Kanonikoak hilabete honetan sinatu dabe hitzarmena, EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sarea arduratu daiten heziketa-kudeaketaz.
Josune Elordui ikastetxeko zuzendariak azaldu dauanez, “Gure egiteko, ikuspuntu eta balioei dgokienez EBI sareagaz bat etortean, alkarlanean jardun izan dogu eta, gogoeta estrategikorako prozesu zehatzaren ondoren gure ikastetxea sare honetan sartzea ebatzi da. Heziketa-alkarte osoak ilusino handiz bizi dogu aldi barri hau”.

Ángeles Custodios Ikastetxeak kongregazinoak 128 urtez iraunarazi dauan funts eta karismari eutsi egingo deutso aurrerantzean be eta, aldi berean, modatzen, zaintzen jarraituko dau eta guztien aniztasuna, integrazinoa eta inklusinoa ahalbidetzen, kudeaketan, instalazinoetan eta jardunbide hezigarrietan barrikuntza bultzatzen dauan tradizino pedagogikotik.
Ikastetxeak Haur, Lehen, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa eskeintzen dau eta EBI sarean tertatuta barrikuntza pedagogikoa eta sareko heziketa-lana indartuko ditu eta irakaskuntzaren kalitate eta bikaintasunaren alde egiten dauan sareaz baliatuko da.








