Hil barri dan Txomin Bereciartua Eleizbarrutiko abadeak sortu eban Andra Mari eskaut taldea orain dala berrogei urte eta hori ospatzeko esker oneko jardunaldia ospatu eben, taldekideak, familiak, “Asabak” (begirale ohiak) eta beste hainbat eskaut taldeko kideak batuz.
Katekesia
Portugaleteko katekesiko talde guztietako kideak batu ziran eurentzat antolatutako topaketan. Arduradunen esanetan, “Jesusen bila dihardugu, bera dogu-eta gidari eta bide-erakusle zorioneko izateko eta Jainkoak amesten dauan mundua eraikitzeko”. Andra Mari basilikan egin eutsen “bilaketari” eta, egunari amaiera emoteko, Familia Meza ospatu eben, Jose Mari Arieta-Araunabeña buru zala.