25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eskauten urteurrena eta katekesiko jaia Portugaleten
08.05.2023

Eskauten urteurrena eta katekesiko jaia Portugaleten

Joan dan zapatuz, maiatzak 6, Portugaleteko Andra Mari eskaut taldeak 40. urteurrena ospatu dau. Egun berean, katekesiko umeek Lehenengo Jaunartzearen aurreko ekitaldian parte hartu dabe. Arrasto-jokoetan ibili dira, familia ospakizuna izan da eta datorren astetik aurrera Lehenengo Jaunartzea egingo dabenei kurutzeak banatu jakez. 

Hil barri dan Txomin Bereciartua Eleizbarrutiko abadeak sortu eban Andra Mari eskaut taldea orain dala berrogei urte eta hori ospatzeko esker oneko jardunaldia ospatu eben, taldekideak, familiak, “Asabak” (begirale ohiak) eta beste hainbat eskaut taldeko kideak batuz. 

Katekesia

Portugaleteko katekesiko talde guztietako kideak batu ziran eurentzat antolatutako topaketan. Arduradunen esanetan, “Jesusen bila dihardugu, bera dogu-eta gidari eta bide-erakusle zorioneko izateko eta Jainkoak amesten dauan mundua eraikitzeko”. Andra Mari basilikan egin eutsen “bilaketari” eta, egunari amaiera emoteko, Familia Meza ospatu eben, Jose Mari Arieta-Araunabeña buru zala. 

Portugalete
Portugalete
Portugalete
Portugalete
Portugalete
Portugalete
Portugalete
Portugalete
Grupo eskaut Andra Mari