Miguel Angel Esnaola Aniztasun Erlijiosorako Bilboko Mahaiko partaide dan Ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkariak jaso eban, besteak beste, saria erakundearen izenean. Berbaldian adierazo ebanez, gure kale eta plazetan gero eta giza aniztasun handiagoa ikusten da eta horrek “begirada barria, irekia eta itxaropentsua eskatzen deusku. Bilakatzen ari dan bizartea da, amaitu bako prozesuan dagoana, sendatu bako zauri zaharrak eta alkarregaz aurre egin beharreko erronka barriak dituan gizartea”.
Esnaolaren esanetan, Aniztasun Erlijiosorako Bilboko Udaleko Mahaia, “bertan ordezkatuta gagozan 10 erlejinoen arteko alkartasun eta senidetasunerako borondatearen adierazpen irmoa da. Zabaltzea eskatzen deusku, “neuretarren” ikuspuntutik ez ezik “besteen” ikuspuntutik begiratzea”.
Azaldu ebanez, Eleiza katolikoa, inposatze eta nagusikeria zabalduta egozan historiatik dator. Bere esanetan, “ezinbestekoa dogu eremu anitzak sortu eta bertan parte hartzea, sormena garatuz, desbardina entzun eta onartuz, ardurakide egingo gaituan hartu-emonaren espiritualtasuna sustatuz, zuzentasuna, guztion ona, bakea eta bizikidetza bilatuz. Nahitaezkoa da, batez be azkenengotzat joten diran pertsonak zaintzea. Eskerrik asko aukera hau eskeintzeagaitik”.
Etorkinen eguna
2000. urtean, Nazino Batuen Batzar Nagusiak etorkinen nazino arteko egun lez izendatu eban abenduaren 18a. Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, iaz hartutako erabakiaren haritik, aurton be autorpena egin deutse etorkinak euskal gizartean txertatzeko esku-hartzen daben lekuko administrazino, erakunde eta ekimenei, euren lana eta jardunbide onak sarituz.
Sari honeen lehenengo ekitaldia iaz ospatu zan Zarautzen eta aurton Bilbon izan da. Datorren urtean, Guardian banatuko dira autorpenak.