Iparraldeko eleizbarrutiok (Donostia, Bilbao, Iruña-Tutera, Gasteiz eta Kalahorra eta La Calzada Logroño) batera prestatu dogun agiria da.
Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako borroka gizon-emakumeen duintasunaren aldeko kristau konpromisoaren barruan dago.
Alkarte zabal, abegitsu eta solidarioak eratzen jarraitu gura dogu, aniztasuna aberastasun eta doe lez autortuko daben eta pertsona guztiei bizimodu duina, errespetua eta bardintasuna ahalbidetuko deutsien alkarteak.
“Migratzaileek, heltzean, ez dabe bereizkeriaren estigmarik aurkitu behar…”
(Leon XIV.a Aita Santua, 2025eko urriaren 5ean, domekaz)






