27-02-2026 Viernes, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Ars Viva” erlejino-musikaren 2026ko jaialdiaren hasiera
27.02.2026

“Ars Viva” erlejino-musikaren 2026ko jaialdiaren hasiera

"Ars Viva" eleiz-musikaren jaialdiaren 30. ekitaldia ospatuko da aurton. Gaur arratsaldez ospatuko da lehenengo kontzertua Los Corrales de Buelnako koralaren (Kantabria) eskutik, jesuiten Indautxuko ikastetxeko eleizan, 19:30ean.

Ondoren, martxoaren 7an izango da emonaldia, Logroñoko Cantemos korala protagonista dala, hau be jesuiten Indautxuko ikastetxeko eleizan, 19:30etan. Bilboko Ars Viva abesbatzak emongo deutso amaiera jaialdiari, Indautxuko Karmengo Ama eleizan, martxoaren 13an, 20:00etan.

Ars Viva

Ars Viva

ARS VIVA abesbatza 1983an sortu zan Bilboko Indautxuko jesuiten ikastetxeko abesbatza lez, Josu Soldevilla Lamikiz maisu, musikagile, zuzendari eta organista bizkaitarraren zuzendaritzapean. Sorreratik, originaltasun eta moldakortasunean oinarritutako errepertorioa lortea izan da bere ardura nagusia eta holan lortu dau sasoi askotako -errenazimendua, barrokoa, klasizismoa, erromatizismoa, modernoa- erlejino-musikaz eta musika profanoaz osotutako errepertorio zabala. 

Gospela, musikalak, rocka (Beatles, Abba, Mocedades, Mariah Carey, Barbara Streisand…) eta askotariko piezak interpretatzen dabez.

Musika-heziketa sendoa daben hogeta bost ahots mistok osotzen dabe ARS VIVA abesbatza. 2022tik hasita, Yolanda Quincoces Ochoa da zuzendaria. 

Ars Viva, durante una de sus actuaciones.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Musika