22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteburuan, biziera sagaratua, tradizinoa, alkartasuna eta oroitzapena
05.02.2024

Asteburuan, biziera sagaratua, tradizinoa, alkartasuna eta oroitzapena

Otsailaren lehenengo asteburuan, neguko egutegian entzutetsu eta herrikoi diran hiru jai ospatu daira: Barikuz, Kandelerio eguna, zapatuz, San Blas eta atzo -otsailak 4, domeka-, Agate Deunaren egunaren bezpera. Gaur ospatzen da santaren eguna eta atzo makina bat lagun ibili zan kalez kale hari abestuz. Barikuz, ohikoa danez, Biziera Sagaratuaren Eguna ospatu zan. Gainera, oroimenezko ekitaldia ospatu da eskolapioen ikastetxean eta hainbat jarduera solidario:

Gotzaina izan zan buru barikuz, Biziera Sagaratuaren eguneko ospakizunean, Jesusen Bihotza eleizan (jesuiten egoitza), Bilbon.

Biziera Sagaratuaren Eguna
Biziera Sagaratuaren Eguna

Biziera Sagaratuaren eguneko ospakizuna Jesusen Mirabeen otoizlekuan:

Jesusen Mirabeak
Jesusen Mirabeak
Jesusen Mirabeak
Jesusen Mirabeak ordenako hainbat monja On Joseba Segura gotzainagaz

Monja kaputxinoen Basurtuko komentuan, Silvia Mbula Kasyoki ahiztaren nobizio-aldiaren hasierako ospakizuna izan eben. 

Basurtuko monja kaputxinoak
Basurtuko monja kaputxinoak

Oroimenezko ekitaldia eskolapioen Bilboko ikastetxean (1937-1940):

Bakearen aldeko 40. ibilaldiaren aurretik, 1937tik 1940ra ikastetxean preso izan ziranak gogora ekarteko ekitaldia ospatu zan. Ikastetxetik azaldu dabenez, “ekitaldi hunkigarria izan zan. Biktimak gogoan izan ebezan, merezi daben lez, eta senideei duintasunez eta autorpena jasoz dolua ixteko aukera emon jaken”.

Besteak beste, honeek izan ziran ekitaldian: Juanjo Aranguren, ikastetxearen eta ‘Escuelas Pías” deitutakoen izenean, Julio Cesar Garcia, senideen izenean, Aintzane Ezenarro Gogora erakundeko (Oroimen, bizikidetza eta Giza Eskubideetarako Institutua) zuzendaria, Kerman Lopez Bilboko Eleizbarrutiko bikario nagusia eta Amaia Arregi jardunean dan Bilboko alkatea. On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuak be parte hartu eban. Gehiago jakiteko: hemen

Eskolapioak
Uriarte gotzaina, erdian, eserita
Eskolapioak
Kerman Lopez bikario nagusia
Eskolapioak
Aintzane Ezenarro
Eskolapioak

Afrikar alkartea Bilboko San Anton parrokian batu zan atzo, hileroko hitzorduari erantzunez. Partaideen esanetan, “alkartzeko eta ospakizuna bizitasunez eta sakontasunez ospatzeko unea da”. Roland eta Agustin Podka izan ziran buru ospakizunean. 

Afrikar meza
Afrikar meza
Afrikar meza

Agate Deuna

En Arteaga

Lasterketa solidarioa Bilbon

Atzo -domeka- ehunka lagunek parte hartu eban “korrika egin arrazoi batengaitik, korrika egin ume errefuxiatuengaitik” lasterketan. Deustuko Unibertsitateak jesuiten Indautxuko ikastetxeak eta Alboan GKEak antolatu eben jai solidario hau. Derrigorrez errefuxiatuta edo desplazatuta dagozan umeek heziketa jasoteko aukera izan daien dirua batzea da lasterketaren helburua.

Alboan lasterketa
Alboan lasterketa

Pintxopote solidarioa Sestaon

Kristau alkarteak PINTXOPOTE SOLIDARIOA antolatu eban, umeen katekesiko familien ekimenez. Alkarteko kideek jarri ebezan tortillak, bizkotxoak, gozokiak…, eta mezen ostean dastatu ebezan, kide bakotxak bere diru ekarpena be egin ebalarik eta guztira 798 euro batu ziralarik. Diru hori Sestaon jarduten dauan ARTIZAR umeentzako egitasmoaren esku itziko da.

Emaus erretiroa

Hogeta hamazortzi lagun batu zan asteburuan Emaus erretiroan, Algortako Hirukoiztarren etxean. Argazkiak:

Misa africana en San Antón