28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 “Bihotz bizia, beste batzukaz batera sentitzeko, hunkitzeko gauza dan bihotza eskatzen dogu gaur zuentzat”
05.02.2024

“Bihotz bizia, beste batzukaz batera sentitzeko, hunkitzeko gauza dan bihotza eskatzen dogu gaur zuentzat”

Joan dan zapatuz, otsailak 3, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izan da Mario Fernando Diaz Bravo eta Gorka Campos Saez de la Fuenteren diakonogintzan, Begoñako basilikan. Eleizkizuna zuzenean emon zan. Argazkiak: hemen.

Gotzainak, homilian, zera esan eutsen biei: “izan daizuen erantzukizuna, ministerioagaz datorrena, ez daitela inoiz jasoko dozuen aginpidea txarteo erabilteko tentazinoa. Ez dot uste, zuen kasuan, hori arazo izango danik”.

Gorka eta Marioren diakonogintza
Gorka Campos, On Joseba Segura eta Mario Diaz

Gotzainaren esanetan, “kontua da zelako bihotzaz zatozen une honetara. Ardura ebanjelikoa dauan bihotzaz ala ministeriora indar barik sartzen dan bihotzaz zatozen”. 

Gorka eta Marioren diakonogintza
https://www.flickr.com/photos/68132755@N08/albums/72177720314539672

Hunkitu

Jentearen egoerak euren bihotza ikutu egin behar dauala eurak hunkitu egin behar dituala be esan eutsen: “baina, jakina, jentearen egoerak zuen bihotza ikutu daian, jentartean egon behar dozue eta jente gehiena ez da eleizetan sartzen. Benetan, sartzen diranak zaindu egin behar doguz eta erantzukizun berezia da alkarteko jentea zaintzea, baina ez dogu arreta osoa multzo horretan jarri behar. Kristo bidez bide ebilen. Eta hortxe ikusten eta entzuten eban, hortxe izten eutsan jenteari ikutzen. Soingainekoa ikutzen eutsen, bihotza be bai. Entzun eta esku-hartzen eban eta ez edozelan, jentea lasaituta, barrituta, osatuta ataraten zan eta Jesusegazko hartu-emonetik”: 

Gorka eta Marioren diakonogintza

Gotzainak esan eutsenez, “hauxe eskatzen deutsue Jesusek ministerio hau emotean: jentearengana heldu, lasaitzeko, sendotzeko, sendatzeko… Baina ezin geinke holakorik egin pertsonengana hurreratzen ez bagara, edo alkartze hori bakarrik edo batez be zeuek ezarritakoa onartzen dabenean gertatzem bada… Hau garrantzitsua da, asko mugatzen ditualako alkartzeko aukerak eta jentearengandik hurbil bizitzeko aukera”.

Gorka eta Marioren diakonogintza
Gorka eta Marioren diakonogintza

Bat egin

Gotzainak, hau be esan eban: “bihotz bizia behar dogu eta bihotz bizia eskatzen dogu gaur zuentzat, beste batzukaz batera sentitzeko, hunkitzeko gauza dan bihotza. Hau da beste horregaz, jasaten ari danagaz, bere egoeragaz mobiduteko gauza dan bihotza. Mobidu eta jentearengana joan, gure lehentasunak, denporak mobidu, egoten, lagun egiten saiatuz”.

Gorka eta Marioren diakonogintza

Mario eta Gorkaren esker ona

Eleizkizuna amaitu aurretik, Mario eta gorkak esker ona adierazo eutsen euren ibilbidean eta bokazinoan lagun egin deutsenei: On Ricardo Blazquez, On Mario Izeta eta On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzainei, aurreko eta oraingo heziketa-taldeei, pastoral laguntzaileei, sasoi honetan lagun izan dabezan alkarteei, heziketa eskaini deusienei, beti ondoan izan dabezan familia eta lagunei eta baita abadeei, diakonoei, lekaime eta lakaideei eta abadegaiei…

Ospakizuna osorik:

https://youtu.be/lRZMFLEoxTg