29-02-2024 Jueves, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Langile 5 Ikastaroa eta mahai-ingurua HOACen eskutik
05.02.2024

Ikastaroa eta mahai-ingurua HOACen eskutik

Otsailaren 1ean -eguena-, Errekaldeko Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) mahai-ingurua ospatu eban Errekaldeko Auzo-etxean, auzoan askotariko arloetan jarduten daben lau erakundek parte hartu ebelarik: Arraizpe Pastoral Barrutiak (PB), Gazte Lekuk, Iturri Gorri Kirol Alkarteak eta Errekaldeberriz auzotarren alkarteak. HOAC Bizkaiak "Kristau espiritualtasuna eta mistika Eleizan eta HOACen" ikastaroa ospatu dau Begoñako Gogarte Etxean, Joaquin Sanchez mobimentuko Murtziako Eleizbarrutiko kontsiliarioak lagunduta. 

“Ba ete da bizitzarik Errekalden?” galdera abiapuntutzat hartua ospatu zan mahai-indurua. Galdera nagusi horretatik galdetu jaken gonbidatuei euren arloetatik garatu beharreko gaiei buruz: Zelan laguntzen ete dau zure erakundeak auzoan alkarte- eta partaidetza-sena eragiteko sarea eratzeko? Zure arlotik, zelan ikusten da auxoko alkarte bizitza?

Galdera honeen haritik ekin jakon hartu-emonari bertaratutakoakaz. Moderatzaile lanetan jardun eban Jorge Torralbo Langile Pastoraltzarko Eleizbarrutiko taldeko kideak eskerrak emon eutsezan guztiei euten laguntza eta partaidetzagaitik. 

“Kristau espiritualtasuna eta mistika Eleizan eta HOACen”

Joaquin Sanchezek kristau espiritualtasunaren eta HOACen espiritualtasunaren berariazkotasunaren inguruan jardun eban, kristau bizitzaren alderdietan (banaka, Eleizan eta gizartean) sakonduz. 

Hizlaria

HOAC
HOAC

                                                                                                                                                                                     

Mesa Redonda de la HOAC en Rekalde