Laiko-komunidadeen Mahaiaren Batzar Nagusia:
Bokazinoen aldeko Otoitzaldia, Begoñan
Atzo-domeka, bokazinoen aldeko Eukaristia ospatu zan Begoñako basilikan, Eleizbarrutiko gotzaina buru zala eta diakonotzarako hautagaiek eta abadegai batek akolito eta irakurle ministerioak hartu ebezan. Eukaristiaren aurretik, 17:30etatik 18:30etara, ordubeteko otoitzaldia egin zan bokazinoen alde eta Juan Diego Fuentesek bere bokazino-lekukotasuna emon eban.
Manuel Heredia diakonotzarako hautagaiak akolito ministerioa jaso eban eta, beragaz batera, Juan Diego Fuentes eta Jorge Mejiasek irakurle ministerioa. Daniel Guevara ordenetan onartu eben eta Patxo Ateca Eleizbarrutiko abadegaiak irakurle ministerioa hartu eban.
“Junior eguna” Artxandape Pastoral Barrutian (PB):
1.500 kilo janaritan Harribierentzat:
Atzo -domeka- izan zan azken eguna Gernikaldean Harribide fundazinoaren alde janaria batzeko. Prest daukie janaritan 1.500 kilo inguru jasoten dauan dozenaka kaxa, fundazino solidario honen egoitzara eroateko.
Misiolari Klaretarren sorreraren 175. urteurrena Mariaren Bihotza parrokian:
Bateoak eta Lehenengo Jaunartzeak Corpus Christi parrokian
Atzo -domeka, Bilboko Corpus Christi parrokiako Jesusen taldeetako mutil gazte batek eta neskato gaztetxo batek Bateoaren eta Lehenengo Jaunartzearen sakramentuak hartu ebezan. Sendotzako neska gazte batek eta Jesusen taldeetako bik be ospatu eben Lehenengo Jaunartzea.