Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren sustapenerako batzordeak Abendualdirako proposatu dauan zuhaitzaren jardunbidea erabili izan dabe hainbat parrokiatan Abendualdiko lehenengo domekaz.
Gernikaldea Pastoral Barrutiaren (PB) 10. urteurrena
Ekitaldi nagusia zapatuz, abenduak 2, ospatu zan. Aurretik, azaroaren 30ean -eguena-, berbaldi-solasaldia ospatu eben Sinodo-seneko Eleizaren Sinodoari buruz, Ana Berrizbeitia teologoaren eskutik.
Berrogeta hamar lagun inguru batu zan zapatuz Gernikako Andra Mari parrokiako lokaletan urteurrena ospatzeko. Besteak beste, Sukarrieta, Busturia, Murueta, Foru, Gernika, Muxika, Morga, Ibarrangelu, Akorda, Nabarnizeko eleiztarrak batu ziran, lehenengo aldian onartutako bost lehentasunak aurkeztu eta talde-lana egin eben galdeketen bidez. Ondoren, Eukaristia ospatu zan. Gehiago jakiteko: hemen
Ahalmen-urritasunen bat daben Pertsonen Nazinoarteko Eguna
Eukaristia katedralean, Kerman Lopez bikario nagusia buru zala eta Sergio Buiza arlo honetarako Eleizbarrutiko arduradunak lagunduta. Zuzenean emon eben web honen bidez (ospakizuna osorik: hemen)
Euskeraren Eguna
HOAC Bizkaia mobimentuko militanteen Abendualdiko erretiroa
Gaztederrak taldeak “zentzumen guztiakaz” ekin eutsan Abendualdiari
Sestaoko Gaztederrak taldeko kideak Tianon izan ziran eta Jaime Pizarro pastoral moderatzailea eurakaz izan zan. Azaldu dabenez, “emakume samariarraren, Bartimeoren, lepradunaren, Lebiren, lurrinaren eskutik, Abendualdi honetan Jesusi abegi egiteko geure burua prestatzeko zentzumen guztiak esna izatea zein garrantzitsua dan ikusi genduan”. Katekesiko hainbat umek be parte hartu eban, Gaztederrak ezagutzeko.
Saria San Viator ikastetxearentzat
El centro San Viator, de Sopuerta, Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak jaso dau ONCE erakundeak emoten dauan “urrezko kaskabiloa”.