Gaur -maiatzak 10, zapatua-, Yoann Tardivel organistak emongo deutso hasiera Bilbao Hiria Nazinoarteko Organo-jaialdiari Begoñako basilikan. Frantziako Tolosako kontserbatorioan irakasle dan musikari honek XX. eta XXI. gizaldietako musika interpretatzen dau batez be bere emonaldietan. Sarrera doan izango da leku guztiak bete arte.
HItzordu bi Durangaldean
Durangoko Orfeoiak gaur arratsaldez jardungo dau 20:00etan, Abadiñoko eleizan eta bihar, domeka, maiatzak 11, 19:00etan, Durangoko basilikan. Baten zein bestean, Fernando Urain Oñederrak zuzenduko dauan orfeoiak Antonio Vivaldiren (1756-1791) Aintza (RV 589) interpretatuko dau. Orfeoiagaz batera, Mireia Aranzabal eta Irene Lasa sopranoek eta Ainhoa Garcia eta Amaia Basauri kontraltoek abestuko dabe.