22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteburuan, topaketak, autorpenak eta alkartasuna
11.03.2024

Asteburuan, topaketak, autorpenak eta alkartasuna

Hona hemen azken egunetan Bilboko Eleizbarrutian izan dan zenbait jarduera:

Eleizbarrutiko Pastoral Kontseilua

Eleizbarrutiko Pastoral Kontseilua (EPK) joan dan zapatuz batu zan Begoñako Gogarte Etxean, joan dan astean Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkuran parte hartu ondoren, Madriletik itzuli barri zan gotzaina buru zala. 

EPK
EPK
EPK

Autorpena bost emakumeri Sestaon

Joan dan zapatuz, Sestaon, Pastoral Barrutiak (PB) autorpena egin eutsen bost emakumeri euren zerbitzuagaitik eta Eleizagazko atxikimenduagaitik. PBtik adierazo dabenez, “euren bizitzan Jesusen atzetik inongo zalantza barik jarraitu daben eta lekukotasun bizia emon deuskuen gure kristau alkarteko 5 emakumeri egindako autorpen xumea eta bihotzez egindakoa izan zan”.

Son Margari Diaz, Lujan Mejias, Begoña Fernandez, Merche Santamarina eta Ane Fernandezek jaso eben euren alkartearen maitasun eta esker ona, “Sestaoko Eleizan, beti nabarmenkeria barik, emon daben guztiagaitik eta egindako zerbitzuagaitik. Eredugarri doguz euren ausardia eta bizimoduagaitik eta adore emoten deuskue lanean irauteko eta, zailtasunak zailtasun, amore ez emoteko”.

M8 omenaldia Sestaon
M8 omenaldia Sestaon
M8 omenaldia Sestaon

7.000 eurotik gora batu dabez Zaldibarko tonbola solidarioan

Asteburuan ospatu da Zaldibarren 40 urtez ospatzen diharduen eta herrian oso sustraituta dagoan tonbola solidarioa, Hirugarren Mundurako parrokiako taldeak sustatuta. Aurtengo ekitaldian batutako dirua, Kolonbia, Haiti eta Filipinetara bialduko dabe, leku horreetan garatzen ari diran hainbat egitasmorako.

7.457 euro batu dabez 2024ko tonbolan. Antolatzaileek adierazo dabenez, “oso pozik gagoz eta, beti lez, oso eskertuta gure herri maiteagaz”. Emakumeen alkarteak be 728 euroko diru-ekarpena egin dauala nabarmendu dabe eta hori be aitatutako egitasmoetarako izango da.

Zaldibar

Margari Díaz, Luján Mejías, Begoña Fernández, Merche Santamarina y Ane Fernández, fueron reconocidas el sábado por la Unidad Pastoral de Sestao.