13-10-2025 Lunes, XXVIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteburuko barriak
13.10.2025

Asteburuko barriak

Milaka fededun hurreratu zan bariku eta zapatuz Begoñako basilikara, Amatxuren eguna ospatzera. Gainera, zapatuz Sor Monicah de la Preciosísima Sangre de Jesús klausurako monja domingotarraren profesa nagusia ospatu zan Lekeition, eta iparraldeko misino-topaketa Donostian, Misinoetarako Gazteiz, Donostia, Iruña, Errioxa eta Bilboko ordezkaritzetako kideak bertan zirala. Gainera, zapatuz, Santurtzi PBko pastoral kurtsoaren hasiera eta bialketarako ospakizuna egin eben Maria Eleizaren Ama parrokian.

Profesa nagusia Lekeition

Sor Mónicah de la Preciosísima Sangre de Jesús monja domingotarrak profesa nagusia egin eban Lekeitioko Santo Domingo Guzman monasterioan.

Elorrioko monja domingotarrek, Begoñako eta Casalarreinako “Monikek”, Lekeitioko monja agustindar errekoletoek eta Gasteizko monja salestarrek Lekeitioko Santo Domingo Guzman monasterioko klausurako 12 monja domingotarrakaz bat egin eben eleizkizunean. Klausurako 50 monja inguruk eta herritar askok eleiza lepo bete eben.

Benito Ansola 93 urteko abade lekeitiarrak be ez eban huts egin eta Bilboko abade-etxetik bere herrira joan zan Lekeitioko klausurako monjen jaian parte hartzeko.

Perun misiolari dan fraile domingotar nafarrak eta txandaka monasterioan Eukaristia ospatzen daben inguruko abadeek alkar-meza emon eben. 

Profesa nagusia Lekeition

Amatxuren eguna Begoñan

Gehiago jakiteko: hemen.


Asteburuko mezetan, 1900ean, orain dala 125 urte konposatutako koroatzearen ereserkia entzun da.

Kurtsoaren hasiera Santurtzin

Zapatuz ospatu zan pastoral kurtsoaren hasiera eta bialketa Santurtzi Pastoral Barrutian (PB). Parrokia guztietako, ikastetxeetako eta pastoral arloetako kideak alkartu ziran Maria Eleizaren Ama parrokian.

Eleizbarrutiak kurtso honetarako aukeratu dauan BATERA goiburuagaz bat egin eben, danen artean katea osotuz. Partaide bakotxak bere kate-maila ipini eban, alkarteari egiten deutsan ekarpena adierazoz. Holan, kateak alkartuta dagoan alkartea irudikatu eban, “gutako bakotxa kate-maila dalarik, bakotxak bere lekua izanda”.

Ospakizunaren amaieran, bialketa egin zan eta lagun bakotxak misinora, ” aurrerantzean be Santurtzin Ebanjelioaren lekuko izatera” daroan “lekukoa” jaso eban.

Santurtzi PB
Santurtzi PB

Misino-topaketa

Urtero, DOMUND egunaren inguruan, Iparraldeko misino-topaketa egiten da Misinoetarako Donostia, Gasteiz, Iruña, Errioxa eta Bilboko ordezkaritzetako kideen partaidetzagaz eta aurton, zapatuz izan zan Donostian. 

Iparraldeko misino-topaketa Donostian
Saioan parte hartu ebenak
Profesión solemne en Lekeitio.