11-02-2025 Martes, V semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Asteko barrien laburpena
09.02.2025

Asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

San Blas eguneko ekitaldiak Abaiñon eta Bilbon.

Ospakizun jentetsua Abadiñon.

Alex Alonso lurralde bikarioa izan zan buru Meza Nagusian.

Erreportajean, Irantzu Iturriagaetxebarria parrokiako erreferenteak usadio zaharrak azaldu ebazan.

Agate Deuna

Agate Deunaren eguna.

Bezperan, abesbatzak kalez kale ibili ziran kantatzen.

Arratiako abesbatza Bilbora etorri zan.

Bake topaketa

Otsailaren 22an, Gernikan,l XI. Bake Topaketa qospatuko da.

Aldez aurretik izena emon behar da orri honetan.

Ekitaldia goizeko 10:00etan hasiko da Errenteriako mesedetakoen komentuan.

Azken ekitaldia, Merkurio plazan izango da.

Maria Jose Arana

María José Arana teologoaren liburu barria aurkeztu da ETPIan.

Goiburua: “Una corriente de energía y solidaridad-energía eta alkartasun korrontea. Repensar la comunión de los Santos hoy”.

Erromesaldia Eleizbarrutitik Erromara

Erromes doazanak Barrian batuko dira.

70 lagun inguruk parte hartuko dau erromesaldian, martxoaren 24tik 28ra.

Oraindik bada lekuren bat eta gehiago jakin ezkero, 94 466 79 79 telefonora (Susana Mediavilla) deitu.

Vida Ascendente-Bizian Gora

Ana eta Simeon Bizian gora mobimentuaren zaindarie neguna ospatu da.

San Nikolas eleizan meza ospatu eta alkarregaz bazkaldu eben.

Otxarkoaga ikastegia UniRaid rally solidarioan

Otxarkoaga ikastegiko lau ikaslek eta irakasle bik parte hartzen dihardue rallyan. 

OtxarRiders deitutakoak Begoñan izan ziran eta Inazio Fernandez parrokoak, eurak eta euren autoak bedeinkatu ebazan.

Esku Elkartuak erakundearen kanpaina

Asteburu honetan, Esku Elkartuak erakundearen kanpaina ospatu da. 

Borondatezko barau eguna eta diru-batzea.

On Joseba Segura gotzainak erakundearen lana eta konpromisoa eskertu ditu.

Besteak beste, esanez: «sus campañas nos han sensibilizado sobre la realidad de pobreza, hambre y exclusión social en nuestro mundo y las consecuencias de estos males para la vida de tantas personas».

Bokazinoen inguruko biltzarra

Eleizbarrutiko ordezkaritza Bokazinoen inguruko Biltzarrean.

Madrilen, “Norentzat naz?” goiburuaren haritik.

Adiskidetasunaren basoa

“Zuhaitz egunez” zuhaitz barriak landatu dabez Seminario Zentrum eraikinaren induguan dagoan “Adiskidetasunaren basoan”.

Bilboko gotzainak be parte hartu eban ekitaldiak et “Zuhaitza bihotzean” autorpenak banatu ziran.

Gotzainak gogoeta eragin eban: «cómo podemos colaborar, aprendiendo de todos los que tienen algo que decir para construir un mundo y una sociedad que sea consistente e integradora».

Trampek Gazarako egi dauan proposamen “gaitzesgarria” be aitatu eban.

Puede ser una de esas locuras trompeteras de algunos líderes del momento, pero la mera sugerencia de que algo así se pueda hacer en este tiempo de humanidad, revela la enorme fragilidad de las causas de la paz y la concordia”

Joseba Segura, Bilboko gotzaina

Astekoak. Asteko barrien laburpena