02-05-2024 Jueves, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
04.06.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

‘Astekoak’ honetan, besteak beste, izendapenak eta gertaera eta ospakizun esanguratsuak jaso dira.

Kartzela Pastoraltza eta Bidesari

Astearen hasieran, Roberto Vidal diakonoa Kartzela Pastoraltzarako arduradun izendatu dabela jakinarazo zan webean.

Vidalek Jorge Murielen lekua hartuko dau eta azken honek presoei laguntzen jarraituko dau, hain zuzen, Bidesari alkartetik. Beste alde batetik, erakundeak martxan jarri dau zuzendaritza itzi dauan Marian Garciaren ordezkoa aukeratzeko prozesua.

Bizkaiko Caritas, Idazkaritza Nagusia eta Eraikinen saila

Webean iragarri danez, Elena Unzueta izango da irailetik aurrera Bizkaiko Caritaseko zuzendari.

Unzueta, ezkondua eta seme biren ama, Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko kide da 2022tik hasita eta Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren sustapenerako taldeko kide. Arangureneko Sortze Garbia parrokiako aisialdiko taldeen ordezkari eta begirale be izan da.

Eleiz erakundeko gaur egungo zuzendari dan Carlos Bargos Idazkariza Nagusiaz eta Laikotzarako Idazkaritzako Zuzendaritzaz -Marisa Ariasen lekua hartuz- arduratuko da Bilboko Gotzaitegian. Juan Manuel Seco idazkari nagusiak ondasunen sailaren ardura hartuko dau, eremu estrategiko hau indartuz.

Aste honetan iragarri da, gainera, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzako zuzendari barriaren izena: Carlos Olabarri.

Carlos Olabarri abade, Arratialdeko parroko eta Adin Txikikoen eta Sexu Gehiegikerien Biktimen Babeserako Bilboko Eleizbarrutiko Batzordeko zuzendariak hartuko dau orain dala bederatzi urte mandatu hau bere gain hartu eban Rafa Saezen lekua.

Gizarte Komunikabideen jardunaldia

‘Astekoak’ sailean, Kultur Erakundeen Bilboko Eleizbarrutiko Mahaiak antolatu dauan “Komunikazinoa eta Adimen Artifiziala (AA)”  gaiaren inguruko jardunaldiari buruzkoak be jasoten dira. 

Euskalduna jauregian ospatu zan jardunaldiaren goizeko ekitaldian,  José Antonio Lozano konputazinoaren zientzietan eta adimen artifizialean adituak hasierako berbaldia eskaini eban, gaiaren ikuspuntu orokorra emonez.

Amaia Goikoetxea Kazetarien Euskadiko Kolegioko eta Alkarteko dekano eta presidenteak moderatu eban Adimen Artifizialaren eta, orokorrean, gizartean eta, beren-beregi, komunikabideetan puntarengo teknologiek ikuspuntu humanistatik dakarrezan aldaketen inguruko jarduna. Josep Lluis Micok, Leticia Soberonek, Daniel Innerarityk eta Xabi Uribe-Etxebarriak bakotxak bere arlotik emon eban ikuspuntua.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura-sailburuak eta On Joseba Segura Bilboko gotzainak emon eutsen amaiera ekitaldiari. Osorik: Hemen

Arratsaldez, goizez be jardun eben Josep Lluis Mico eta Leticia Soberonek Barrian ospatu zan ekitaldian parte hartu eben. Hogeta hamar lagun batu zan Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak gidatu eban saioan.

Biek nabarmendu eben ezinbestekoa dala “mezulariak bizi dauana eta bizi dauanaz dinoana” bat etortea eta hutsegiteetatik ikastea: “ia zuzenketarik egiten ez dauan erakundea aldendu egiten da herritarrengandik”.

Abadegintzaren urteurrenak eta autorpena Jose Angel Ubietari

Jesukristo Abade Nagusi eta Betierekoaren egunez ospatu ziran abadegintzaren urteurrenak be nabarmendu dira bizkeliza.org webean.

Aurton, egun horretan euren abadegintzaren urteurrena ospatu eben abadeei egin jaken esker oneko autorpenagaz gainera, aparteko autorpena egin jakon Bizkaiko abadeen artean zaharrena dan Jose Angel Ubietari.

Lourdeseko Hospitalitatea Aita Santuagaz

Beste alde batetik, webean jakinarazo danez, joan dan astean Lourdeseko Hospitalitateen Espainiar Federazinoa erromes joan da Erromara eta Frantzisko Aita Santuagaz egon da eskumuinak egiteko,, maiatzaren 24ko audientzia orokorraren ostean. Hamaika lagun joan ziran Bilbotik.  

Musika

Bizkeliza.org webean kontzertu bat be iragarri da, hain zuzen be, Virgile Monin organistak, “Bilbao hiria” organo-jaialdiari amaiera emoteko Bilboko San Felicisimo eleizan eskaini dauana. 

https://www.youtube.com/watch?v=XTbNV8hT30E

‘Pro orantibus’ eguna

Azkenik, webean azaldu danez, ekainaren 4an, Hirutasun Guztiz Santuaren Egunez, ‘Pro orantibus’ eguna ospatu da Eleiza osoan. 

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak minutu baten laburtuta