04-05-2024 Sábado, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Barikuz, Urrezko eta Zidarrezko ezkontza-ezteguak Begoñan
05.06.2023

Barikuz, Urrezko eta Zidarrezko ezkontza-ezteguak Begoñan

Datorren barikuz, ekainak 9, Bilboko Eleizbarrutiak Urrezko eta Zidarrezko ezkontza-ezteguak ospatuko ditu, 18:00etan, Begoñako basilikan. Ignacio Fernandez seminarioko errektore eta Begoñako parrokoa buru dala ospatuko da web orrialde honen bidez zuzenean emongo dan Eukaristia. Fran Albala Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzaren barruan dagoan familia eta helduen saileko arduradunak Popular-Herri Irratian dei egin eutsan jenteari eleizkizunean parte hartu daian: "Jainkoari eskerrak emoteko eta ezkontzako agintzariak barritzeko eta ospatzeko era da. Gainera, pandemiaren ostean, normaltsunera bueltatu gara gure eginkizunean. Hori dala-eta, kurtsoan makina bat jarduera egiteko aukera izan dogu". 

Albalak alkarrizketan azaldu dauanez, “familian hainbat balio gordeten da eta kristau lez gure hitzak eta egintzak buztartu eta horreen alde egin behar dogu. Alkartasuna, emotea, behartsuari eta besteei laguntzea…, horreek dira gure balioak, gure legeak, aldarrikatzen doguzan eta gauzatzen saiatzen garan balioak. Hortxe jardun behar dogu guk”. Bere esanetan, “Politikariek ‘Familien legea” onartu dabe; politikatik egiten daben kudeaketa da. Familien tipologia askotarikoa da; garai barriak bizi doguz; lagundu egiten dogu, ez epaitu. Familia guztiak dira ondo etorriak. Familia da erakunderik baloratuena azterlan demoskopikoetan”. 

Barikuz, Begoñan

Franek deialdi zabala egiten dau barikuko ospakizunerako, euren urteurrena ospatu eta “euren agintzariak barritu” gura daben senar-emazte guztiei dei eginez. “Ez da nahitaezkoa zenbaki borobila izatea. Ezkondu zinanetik 17 urte igaro badira be parte hartu zeinke. Ospakizuna, ederra eta hunkigarria da”.