28-10-2024 Simón y Judas, apóstoles
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Astekoak, asteko barrien laburpena
27.10.2024

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Jose Angel Ubieta hil da 98 urte ebazala.

Hainbat kargu izan ebazan Eleizbarrutian, besteak beste, bikario nagusi eta ETPIko zuzendari.

2018an, Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamena jaso eban.

Goian bego!

Heriotza

Uztailean hil zan Juan Mari Lechosa abadea

Eukaristia ospatuko dabe bere oroimenez.

Urriaren 28an, Lutxanako parrokian.

Eleizbarrutiko artxiboa

Anabella Barroso Bizkaiko Eleizaren HIstoria Artxiboko (AHEB-BEHA) zuzendariaren berbaldia.

Radio Popular-Herri Irratian adierazo ebanez, artxiboan gordeten diran agiriak ikertzeko aukera dago.

Hainbat erantzun eskaintzen dabe beste hainbat galderetarako.

Agiriak zuzeneak ikusteko aukera izan zan.

ETPI

Heziketa teologikoa lurraldeetan, ETPIaren eskutik.

Saio monografikoak fededun eta kristau eragileentzat.

https://idtp.org/es/programa-idtp-bilbao-2024-2025/

Katekesia martxan

Eleizbarrutiko katekesiko eta beste arlo batzuetako taldeak hasi dira batzen.

Gernikako Errenteria parrokia.

Partxis-jokoaz baliatuz eta EEEagaz lotuz.

4.0 espedizinoa Erdi Arora

Ondare erlijiosoaren turismo-sustapenerako egitasmoa.

700.000 euroko dirulaguntza jaso dau Turismo, Industria eta Merkataritza Ministeriotik

Egitasmo berak ‘Eleiza jasangarria’ saria be jaso dau.

Abandoko San Bizente

Tutuak erosi daitekez Bilboko Abandoko San Bizente parrokiako organoaren barriztapenean laguntzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Eleizbarrutiaren laguntzagaz egiten dihardue. 

https://www.youtube.com/playlist?list=PLZLUB178niRBwuuUtJJn60givd3oY_UBG

Oroimenaren Eguna

Azaroaren 10ean, Oroimenaren Eguna.

Indarkeriaren biktimak gogora ekarteko.

Aurton, estorsinoa jasan dabenengan jarriko dabe arreta.

Lagungarriak bakarkako eta taldeko gogoetarako: Hemen.

Ondarearen jardunaldiak

Roberto Vidal Kartzela Pastoralzaren jardunaldietan.

Besteak beste, Mons. Florencio Rosellok berbaldia eskaini dau.

Gazteen otoitzaldia

III-VII. bikaritzetako gazteen otoitzaldia Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioan.

Alkarteko kide sentitzea kutsatzeko.

Belen Roderok gidatu eban saioa.

Biblia-tailerra

Migrazinoetarako Pastoralzaren eskutik Arrupe Etxean.

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza institutuak (ETPI) sustatuta.

Biblia hobeto ezagutzeko.

Azoka solidarioak

Azoka solidarioak Gernikan eta Begoñan.

Gernikan, katekesiko familiek sustatzen dabe. 

Begoñan Misinoetarako taldeak antolatzen dau.

“Nueva economía forum”

Gotzainak hitz egin dau foro horretan

Gotzainak politika, eleiz eta enpresa munduko 160 lagun ingururen aurrean hitze gin dau.

Besteak beste, kristautasunak Europan bizi dauan krisiaz jardun dau.

Astekoak, bizkeliza.org webean argitaratutako barrien laburpena